Gezki Institutuak 2025eko urriaren 23tik 25era Pisan eta Luccan egin den Rulescoopeko XVIII. Kongresuan parte hartu du.
Kongresua Scuola Superiore Sant ‘Anna unibertsitate erakunde publikoan egin da, non jarduera garrantzitsua garatzen baita ikerketaren eta berrikuntza sozialaren esparruan.
Aurtengo gai nagusia ekonomia sozial eta solidarioak (ESS) nazio mailan eta nazioarteko hainbat testuingurutan egoera ahulean dauden subjektuak gizarteratzeko eta laguntzeko duen zeregina izan da. RULESCOOP, Euro Latinoamerikako Unibertsitate Sarea Kooperatiben eta Gizarte Ekonomiaren Ikasketetan, Europako Batzordeak finantzatutako eta 2003 eta 2005 urteen artean gauzatutako ALFA proiektu baten emaitzen ondorioz sortu zen.
Gaur egun, hainbat herrialdetako 29 unibertsitatetako ordezkariak ditu, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, Gezki Institutuaren bidez, eta Mondragon Unibertsitatekoak, Lanki Institutuaren bitartez. RULESCOOP Sarearen helburu nagusia ekonomia sozialaren, ekonomia solidarioaren eta kooperatibismoaren arloan lankidetza modu desberdinak ezartzea da, unibertsitateko irakaskuntza, ikerketa eta dibulgazio jarduerak sendotzeko