
2020ko irailaren 24an eta 25ean XIV. Nazioarteko RULESCOOP Kongresua egingo da Almeriako Unibertsitatean, Gizarte Ekonomiako Zuzenbideko Ikerketa Zentroaren eta Kooperatiba Enpresaren (CIDES) eskutik. Kongresu honen gai orokorra “Identitate kooperatiboa: ekonomia kooperatiboaren eta solidarioaren elementu bereizgarriak balioztatzea” da.
CIDESek ikertzaile guztiak gonbidatzen ditu beren lan zientifiko, teoriko eta enpirikoak proposatzen diren gai-ardatzetako edozeinetara bidal ditzaten. Hauek izango dira ardatz horiek:
- ardatza.- Kooperatibaren printzipioak eta balioak, Ekonomia Kooperatiboaren eta Solidarioaren ikur bereizgarri.
- ardatza.- Kooperatiba faltsuak.
- ardatza.- Balioekin ekitea: gizarte ekintzailetza.
- ardatza.- Enplegu kooperatiboa identitate kooperatiboaren ikur gisa.
Ardatzetarako proposamenak onartuko dira 2020ko apirilaren 30a arte.
Informazio gehiago Hemen
Iturria: CIDES