Oinarrik eta Elkargik bat eginda Estatuko lehen EBEa (elkarrekiko berme-elkartea) sortuko dute, 1.100 milioi eurotik gorako arrisku biziarekin eta 15.000 enpresako sozietate-oinarriarekin Oinarri SGRk ere ontzat eman du Elkargi SGR-rekin bat egiteko prozesua.
Oinarri SGRko Administrazio Kontseiluak aho batez onartu zuen Elkargi SGR-rekin bat egiteko prozesuari ekitea. Bestalde, Elkargi SGRko Administrazio Kontseiluak ere argi berdea eman zion prozesuari. Horrela, bi erakundeok beste urrats bat eman dute, iazko urtearen amaieran 2016rako aliantza komertzialak eta ekonomikoak egitea erabaki zutenetik.
Bi erakundeotako arduradunen arteko negoziazio zuzenak hasi dituzte, bi EBE-ek bat egiteko oinarriak finkatu ditzaten. Prozesua amaitzen denean, Oinarri SGRko eta Elkargi SGRko Bazkideen Batzar Nagusiek berretsi beharko dute bat egiteko proiektua.
Modu honetan, Estatuko EBErik handiena sortuko da. Hala, sozietate berriak 1.100 milioi eurotik gorako arrisku biziko saldoa izango du sorreran, eta 15.000 enpresa baino gehiago izango ditu bere sozietate-oinarrian.
“Zorioneko gaude”, azpimarratu zuen Pío Aguirrek, Oinarri SGRko zuzendari nagusiak. Haren ustez, “gure enpresa-sarearen aldeko urrats handia izango da”. Izan ere, “abian jarri nahi dugun EBEa funtsezko tresna izango da ETEak eta autonomoak finantzatzeko, baina enpresa mota guztiei zerbitzua emateko bokazioa izango du, eta kooperatibek eta lan sozietateek osatutako gizarte-ekonomiaren eredua ere sendotuko du”.
Aguirrek azaldu duenez, bi EBE-en ibilbidea eta kaudimena eta bietako profesionalak “dira bermerik onena, enpresen finantzaketa-iturri tradizionalak indartzeko eta enpresek etorkizunean aurrera egiteko aukera osagarriak bilatzeko”.
Bestalde, Josu Sancheek, Elkargiko presidenteak, azpimarratu zuenez une historiko baten aurrean gaude eta beraien helburu nagusia lan baldintzak eta egitura finantzarioa hobetzea izango da.
Gainera, Eusko Jaurlaritza osagarrizko bermeaz baliatuko da berme jarduera handituz jarraitu dezan.
Iturria: oinarri.es eta Noticias de Gipuzkoa