2013. urtetik Gizarte Politikako foru departamentuak eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko departamentuak antolatzen dituzten “Gizarte Mintegiak” ekimenean parte hartu du GEZKI-ko ikerketa talde batek.
Otsailaren 29, martxoaren 7 eta 14 egunetan burutu den mintegi itxian, GEZKI-ko kide diren Enekoitz Etxezarreta, Liseth Díaz, Leire Oregui eta Amaia Alvear ikerlariek beren azken ikerketa lanaren emaitzak aurkeztu dituzte.
Ikerketa lan hori Gipuzkoako Gizarte Politika sailaren eskariz burutu zen, eta zaintzaren esparruan sor litezkeen gizarte ekonomiako ekintzailetza proiektuen analisian zentratu da. “Cooperativas de cuidados: de la Prestación Económica de Asistencia Personal hacia la colectivización de las personas cuidadoras” izenburuarekin eskainitako hitzaldian, GEZKIko ikerlariek esparru honetan kooperatiba berriak sortzen joateak duen interesaz jardun zuten, zaintza lanetan diharduten pertsona talde batekin eginiko ikerketa kualitatibo baten emaitzak azalduz.
Gaiak interesa piztu eta eztabaida mamitsua sortu zuen gizarte zerbitzuetako maila ezberdinetako teknikari eta profesionalen artean.
Iturria: GEZKI