Iaz LANPAR (Lan Partekatu) programaren arrisku-kapitalaren fondoa jarri zen martxan, langileek enpresen kapitalean parte-hartzeko aukera izan zezaten. Programa 3,5 milioi eurorekin hasi zen; kopuru horretatik milioi erdia ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateak) jarri zuen.
Lehen inbertsioa Muebles y Madera Nueva Línea S.L.L. enpresan egin da, eta milioi erdikoa izan da. Nueva Línea Azkue Altzariak itxi zenean sortu zuten eta, langile ohien eta enpresario kantabriar batzuen artean, interesak partekatzea adostu zuten lan-sozietate bat elkarrekin sortzeko; partaidetza, noski, batzuek zein besteek jarritako kapitalaren araberakoa da.
ASLEk babestutako proiektu horrek harrera ona izan du Eusko Jaurlaritzan. Ekimena burutzerako garaian, Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua, oso lagungarri izan da.
Orain enpresak kudeaketa partekatua eta formakuntza sustatzeko prozesuari ekingo dio; kontzeptu autokudeatzaileen eta dinamika parte-hartzaileen barne. Horrela ageri da LANPAR fondoen inbertsioen formalizazio oinarrietan. Eredu parte-hartzailea garatzeko formakuntzaren eta tutoretzaren arduraduna ASLE izango da.
Iturria: ASLE