Iritzia: José María Pérez de Uralde, OVES/GEEBko Koordinatzailea: Gizarte Ekonomia eta Politika Publikoak Udal eta Foru Hauteskudeez Geroztik

23 uztaila, 2015 | Kategoriarik gabe

Egin berri diren udal eta foru hauteskundeek izan duten ondorio nabarmenena alkatetzan, Batzar Nagusietan eta Diputazioan egon diren behin betiko aldaketak izan dira. Hainbat instituzioen kudeaketan alternantziak egon dira, bai ukaezina den hiritarrengandik jasotako babesagatik bai irabazle izan beharrik ez duten alderdien arteko itun eta adostasunen ondorioz. Dena den, aniztasun zabaleko profila irudikatzen duen prozesu demokratikoa burutu da.

 

Euskal gizarte-ekonomiaren ikuspuntutik, alderdi eta plataformen jarrera-hartzea hauteskundeetan benetan kontuan hartzekoa da. Politika publikoak agintarien eskariz sustatzen eta gauzatzen dira, eta, batzuetan, oposizioan daudenen eskariz. Lehenik, aipa dezakegu hauteskundeetan emaitza nabarmenak lortu dituzten proposamen guztietan jorratzen dela gizarte-ekonomiaren alorra. Gainera, ikuspuntu pertsonalak baztertu eta, euren proposamenen barne, sektoreak politika publikoei begira duen garrantzia kontuan izan dute.

 

OVES/GEEBk horren inguruko informazioa eskaintzea egokia deritzo eta, horrexegatik, hauteskunde egitarauetan agertzen ziren aipu espezifikoenak, hurrenez hurren, laburbilduko ditugu. Guztiek gizarte-ekonomiaren garrantzia aipatzen dute tokian tokiko garapenean, lanaren sustapenean, gizartearen bateratzean eta baita politika sozioekonomiko publikoak sortzeko prozesuetan parte-hartzean. Zentzu horretan, hainbat programek gogora dakarte gizarte-ekonomiako 5/2011 Legeak zehazki azaltzen duena parte-hartze horren inguruan: politika publikoen, arau eta legeen eta eragile sozialak kontuan hartzen dituzten programen inguruan, administrazioari aholkuak, iritziak eta proposamenak luzatzen dizkioten erakundeetan gizarte-ekonomiako entitateek parte hartu ahal izatea, alegia. Inor ez da oroitzen, baina, egia da, gizarte-ekonomiaren parte-hartzearen aldeko apustua egin zela 2008an, Eusko Legebiltzarrean. Parlamentari guztien adostasuna izan zuen eta, azkenean, ez zen ia ezer egin. Hori dela eta, itxaropena berriz sortu da, instituzio demokratikoak agintzen dituztenen hauteskunde-egitarauetan alor hori jorratzen dela ikusita.

 

Beraz, badago zer egiterik euskal gizarte-ekonomiako ereduak eta oinarriek egoera ekonomikoa eta soziala hobetzeko balio dutela jakinda. Segidan proposamenak azaltzen dira, laburbilduta espazioa dela eta. Betetzen badira, hobera egingo dugu denok.