ALBOAN eta REAS Euskadi () antolakundeek lan-mintegi bat antolatu dute, Lanbide Heziketako ziklorako hezkuntza-material bat sortzen lagunduko duten ikaskuntzak eta hausnarketak trukatzeko, ikasleengan ekonomiari eta enpresa egiteko moduari buruzko pentsamendu eta begirada kritikoa sustatze aldera.
Gizarte eta ingurumen justizia bermatuko duen beste ekonomia bat eraikitzeko beharrari buruzko ezagutza kritikoa eta kontzientziazioa sustatuko dituen hezkuntza baten aldeko apustu honetan Euskal Herriko Egibide eta Somorrostro Lanbide Heziketa Zentroek, eta Peñascal Kooperatibak eta El Salvadorreko “Formación para el Trabajo de Fe y Alegría”-k parte hartu dute.
Mintegi horretan, lau erakunde eta erakunde laguntzaile horietako ordezkariek hartu zuten parte, eta argibideak eman zituzten irakasleentzat baliagarria izango den material didaktikoa prestatzeko, ekonomia eta enpresa jasangarriak egiteko, bai gizartean bai ingurumenean.
Hezkuntza-material horren garapena Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan kokatzen da: «Ikaszabaltzen II – ezagutza eta diskurtso kritikoa sortuz Latinoamerikako eta Euskadiko praktika ekonomiko solidarioa, sozial eta feministetatik abiatuz».
Iturria: REAS Euskadi, ALBOAN