Karrantzako abeltzainek eroski markako esnea ekoitziko dute

29 iraila, 2016 | Kategoriarik gabe

Akordioa egin dute kooperatibak eta Karrantza Harana ENSk, 30 abeltzaineko elkarteak. Akordio horrek egonkortasuna ekarriko du esne sektorera, eta ekoizpen ehun askotarikoagoa eta iraunkorragoa sustatuko du. Akordio hori bat dator Eroskik eta Eusko Jaurlaritzak EAEko nekazaritzako elikagaien garapenerako 2013an sinatu zuten hitzarmenarekin.

 

EROSKI eta Karrantza Harana eraldaketarako nekazaritza-sozietateak (ENS) — zeinak 30 abeltzainen familia ustiategi txikiak elkartzen baititu — akordioa egin dutela azaldu zuten, joan den irailaren 7an, EAEn ekoitzitako esnea EROSKI markarekin merkaturatzeko; hala, ekoizpena %100 hemengoa dela bermatuko dute.

 

Eroskik Eusko Jaurlaritzarekin 2013an sinatu zuen akordioaren haritik dator hitzarmena, tokiko nekazaritzako elikagai industriaren sektorea garatzeko eta horren ekoizpen ehunaren aniztasunari eusteko; horrela, lehen sektoreko esne abeltzaintza asko lagunduko du, Euskal Autonomia Erkidegoko esne abeltzaintzako ustiategiak hobetzea eta handitzea lortuko baita.

 

Irailaren 7an, Bilboko Euskal Museoan, ekitaldi bat izan zen, akordioa ezagutarazteko eta bertantxe aurkeztu ziren %100 Euskal Autonomia Erkidegoko Esnearen ontzi berriak, hemendik aurrera saltokietan izango direnak hiru bertsiotan: osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua. Eroskik eta Karrantzako abeltzainek aurreikusten dute hilabeteko milioi bat litro esne merkaturatzera iritsiko direla.

Ekitaldian, hortxe izan ziren: Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Peli Manterola; Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Lucia Isla; Eroskiko Elikaduraren zuzendari komertziala, Beatriz Santos; eta Karrantza Harana ENSko presidentea, Martin Crespo.

Informazio gehiago

 

Iturria: Eroski