Uztailaren 6an Donostiako Miramar Jauregian ASLEren In4BTE europar proiektuaren amaierako konferentzia egin zen, enpresaren jabetza langileei eskualdatzeari buruzkoa.
Zehazki, In4BTE proiektuaren helburua da kasu errealak aurkitzea eta aztertzea, non informazio-, kontsulta- eta partaidetza-eskubideek eta gardentasun-printzipioek garrantzi handia izan baitute enpresen ondorengotza- eta berregituratze-prozesuetan. Horrek esan nahi du enpresaren eskualdaketa egokia egin dela langileengana, eta enpresa-mailako gizarte-elkarrizketa hobetu dela.
Informazio gehiago (ingelesez), hemen.
Ekitaldian, partaideek hitz egin zuten jabetza langileei transmititzeko prozesuen funtsezko elementuei buruz, eta arrakasta-kasuak ere aurkeztu ziren.
Jardunaldiari irekiera Jone Nolte ASLEko zuzendariak eman zion, Maravillas EspĆn Espainiako Gobernuko Lan Autonomoko, Gizarte Ekonomiako eta Enpresen Gizarte Erantzukizuneko zuzendari nagusiarekin batera, eta hainbat adituk hartu zuten parte, baita arrakastsuak izan diren proiektuen ordezkariek ere.
Iturria: ASLE, In4BTE