Auzozaintza herri osora zabalduko da gero, Hernani Burujabe kontzeptuaren barruan.
Pixkanaka, Hernani Burujabe ekimenaren emaitzak ikusten hasi dira. Horietako bat bakardadean dauden adineko pertsonak zaintzea eta haiei laguntzea da, Auzozaintza. Udalak, Zabalduz eta Maitelan kooperatiben eskutik, programa integral berri bat jarri du abian, ukitutako pertsonei gizarteratzen laguntzeko prozesu osoan.
Lehen pausoa dagoeneko eman da eta herriko hiru auzotan egingo da esperientzia pilotu gisa: Zikuñaga, Portu/Elizatxo eta Etxeberri. Ekimenaren aurkezpenean nabarmendu dutenez, «ahultasun eta bakardade egoera desegokian dauden adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko plana da».
Alkateak, Xabier Lertxundik, aitortzen duenez, ekimen hori ez da beste inon gauzatu Hernanik egingo duen bezala, eta, beraz, berrikuntza handia da arazo horri ekiteko orduan.
«Bi alderdi azpimarratu nahi ditugu. Lehena, hain zuzen ere, bakarrik bizi diren adineko pertsona horiei udalerrian dauden aukeretara hurbiltzen laguntzea da, hala nahi dutenean aukera hori bertan behera uzteko. Bigarrena zainketen arloan diharduten langileen lan-baldintzak hobetzea da. Emakumeak garrantzi handia du sektore horretan».
Iturria: El Diario Vasco, JUAN F. MANJARRÉS