Adi! Azken egunak Masterraren aurreinskripzioa egiteko.
2022-2023 ikasturtean UPV-EHUko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Master Ofizialaren edizio berriari hasiera emango zaio. Master hau GEZKI Institutuak (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) sustatzen du eta ondoko erakundeek parte hartzen dute bertan: HEGOA Institutua, Lan-Harremanetako Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketetarako Unibertsitate Eskola eta Ekonomia Aplikatua I zein Enpresaren Zuzenbidea Sailak.
Gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren inguruan garatzen ari diren jarduera ekonomikoek profesionalak behar dituzte, prestakuntza akademiko eta zientifiko sendoa izango dutenak, sektore honetako erakundeetan lan egiteko.
Master honek gizartearen behar jakin bati erantzuten dio: hots, gizarte eta ekonomia aldaketarako profesionalak eta agenteak trebatzea, balio etiko eta solidarioekin lan egingo dutenak organismo eta erakundeetan. Horretarako, prestakuntza programak alderdi teorikoak eta praktikoak uztartzen ditu: alde batetik, gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren izaera eraldatzailearen garapen teorikoa; bestetik, alderdi praktikoagoa, sektoreak gure inguruan duen egoerari buruzkoa, eta alderdi normatibo eta positiboak, sektorea bultzatzeko politikak eta tresnak, eta egungo eta etorkizuneko garapena.
Masterra gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioaren ingurune errealera aplikatuta dagoenez, sektoreko enpresak kudeatzeko lan tresnak garatzen ditu, pertsonak jarririk beti lan eta aldaketa sozial eta ekonomikoko prozesuen erdian.
Irakaskuntza eskaintza, bideoak eta matrikulazioari buruzko informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/eu/web/master/ekonomia-sozial-solidarioa-masterra
Iturria: GEZKI