Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak web orri berria du!

31 urtarrila, 2019 | Kategoriarik gabe

Urte berriarekin batera web orri berria ere estreinatu du Behatokiak. Diseinu berria erakargarriago eta erabilterraza da eta web orri zaharreko eduki berberak kontsultatu daitezke: arlo sozio-ekonomikoa, juridiko-politikoa, zientifiko-akademikoa, Gizarte Ekonomiako albisteak, txostenak eta Atlasa… Edukiz beteriko webgune berriaren domeinua www.oves-geeb.eus da.

Web orri berria modu erosoan ikusteko aukera dago ordenagailu, mugikor zein tablet bidez eta aurrekoarekin alderatuz diseinu berriago eta intuitiboagoa da, betiere aurretik jorratu eta lantzen ziren edukiak mantenduz. Euskara eta gaztelerazko bertsioak kontsultatu daitezke.

Honela, Behatokiaren hiru arlo (sozio-ekonomikoa, juridiko-politikoa eta zientifiko-akademikoa) nagusietako jarduerak eta baliabideak eskuragarri daude, hala nola txosten juridiko eta sozio-ekonomikoak, legedia, argitalpenak eta abar.

Gizarte Ekonomiako Agendak ere bere garrantzia du hasierako orrian, baita Gizarte Ekonomiako Atlasak ere, zeina urtez urte geroz eta osatuago dagoen.

Sartu eta kuxkuxeatu webgune berria!

Iturria: GEEB