Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II. kongresua REAS-en eskutik

29 azaroa, 2016 | Kategoriarik gabe

Pasa den azaroaren 10 eta 12 bitartean “Ekonomia sozial eta solidarioaren hedatzea” lelopean 500 pertsona inguruk parte hartu zuten Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II kongresuan, Bilbon. Kongresua REAS Euskadi eta REAS red de Redes erakundeek antolatu zuten.

REAS-ek antolatzen duen bigarren kongresu honek “Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren mugimendua ekonomian, gizartean eta politikan zerbait erreal eta presente bezala aldarrikatzeko helburu nagusia duela” azaltzen zuen REAS Euskadiko koordinatzaile Carlos Askunzek.

Kongresuan 6 ardatz nagusi jorratu ziren: 1. Ekonomia inklusibo eta demokratikoa; 2. Ekonomia solidarioa izango da, feminista baldin bada; 3. Potentzia eta mugak gaindituz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboaren eratze, garapen eta eraldaketa; 4. Ondasun Komunak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa; 5. Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa: egitura kooperatibo zabalak, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eraikuntzan; 6. Ekonomia berri baterako trantsizioak, mundu iraunkorrago batean.

Gainera kongresuan zehar zenbait elkarrizketa eta hitzaldi egin ziren, ardatz tematikoetan ukitu ez ziren, baina ekonomia sozial eta solidarioko sareentzat duten garrantziagatik edo euren gaurkotasunagatik, interesgarriak diren zenbait gairi buruz mintzatzeko.

Informazio gehiago (gazteleraz) hemen

Iturria: REAS