GIZAEKOA aldizkariaren 21. zenbakia argitaratu da

29 azaroa, 2024 | Kategoriarik gabe

GIZAEKOA aldizkariaren zenbaki berria eskuragarri dago. Gizarte-ekonomiako adituen ikerketa akademikoek osatzen dute edizio hau. Aldizkariak euskarazko idatziak argitaratzea sustatzen du; oraingoan, argitaratutako 12 idazkietatik 5 dira euskarazkoak. Zenbaki osoan, artikuluak, laudoen iruzkinak, liburuen iruzkinak eta nobedade bibliografikoak daude.

Artikuluen atalean honako gaiak jorratzen dira:

Diálogos entre Agrociencias y Economía Solidaria: perspectivas para un desarrollo rural sostenible, Dustin Tahisin Gómez Rodríguezena. Helburua Agrozientzien eta Ekonomia Solidarioaren arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzea da, landa-garapen iraunkorrera eramango duten perspektibak aztertzeko.

Erronka eko-sozialak eta sindikalismoa: Euskal Herrian sindikatuak berritzeko aukerak?  Ignacio Messina, Jon Las Heras Cuenca: Kontrabotereko sindikalismoak hartutako praxia eztabaida berriak sortzen ari da berrikuntza sindikalaren inguruan, eta horrek planteatzen du nola ikuspegi estrategiko horiek elkarri eragiten dioten eta elkar aberasten duten, krisi ekosozialaren aurrean.

Economía social y sindicalismo transformador: reflexiones y propuestas para estrategias conjuntas Oscar García Juradoren estrategia bateratuetarako hausnarketak eta proposamenak: sindikalismoaren eta ekonomia sozialaren eraldatzailearen (ESE) arteko harreman-estrategiak garatzea proposatzen du.

Gizarte Berrikuntza eta Gizarte Ekonomia parez pare Leire Cancio Orueta, Eusebio Lasa Altuna: Gizarte Berrikuntzaren eta Gizarte Ekonomiaren esparruak aztertzen dira, bi jakintza arloetan kokatutako egileen begietatik abiatuta.

Aportaciones a la auditoría/balance social de las Organizaciones de la Economía Social y Solidaria: una propuesta de indicadores proxy de género, Eliana Alemán Salcedo, Ricardo Feliú Martínezena. Lan honen helburua Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Sareen Sarearen (Reas RdR) Balantze Soziala (BS) tresnaren ikuspegi feminista garatzen eta aplikatzen laguntzea da.

Ekonomia Sozial eta Solidarioa lanaren zentzu iturri gisa: gazteen ikuspegia lan sozietateen kasuan Libe Bastida Larrea. Artikulu honetan, gazteek lana aukeratzeko orduan lanaren inguruan duten zentzuari buruz dituzten pertzepzio eta balioei buruzko azterlan bat egin da, enpleguan eragiten duten elementu nagusiak identifikatzeko helburuarekin.

Evolución y actualidad del modelo Andel Santiago Merino Hernandezen. Azken urteotan, nazioartean arrakastaz garatu diren etxebizitza-kooperatiben eredu berrien lekuko izan gara.

Kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta emakumeen enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan Aitziber Etxezarreta-Etxarri, Xuban Díez-Izagirre, Artitzar Erauskin-Tolosa, Itziar Barinaga – Rementeria, Julen Izagirre Olaizola. Kooperatibek enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzeko eta mantentzeko duten gaitasuna, eta erresilientzia ekonomikoaren ikuspuntutik duten potentziala jorratzen dituen artikulua, besteak beste.

Laudoen iruzkinak:

“Kooperatiben Euskal legea Nazioarteko Zuzenbide Kooperatiboaren Testuingurua liburuari iruzkina”, Miren Epelde Juaristi eta; Francisco Javier Arrieta Idiakez (2023 Lagun Aro: una experiencia de modelo alternativo de protección social. Madrid: Dykinson comentado por Francisco José Torres Pérez

Esteka honetan eskuragarri: https://ojs.ehu.eus/index.php/gezki/issue/view/2106

Iturria: OVES/GEEB