Giza eskubideei eta ekonomia-solidarioari buruzko 115 esperientzia kontatzen dituen argitalpena

25 azaroa, 2015 | Kategoriarik gabe

DESC behatoki katalanak (Drets Econòmics Socials i Culturals), Kataluniako Ekonomia Solidarioko Xarxa-k eta Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko Sareen Sareak (REAS) online argitaratutako argitalpen interaktiboa aurkeztu dute. Lanak Espainian, ekonomia-sozialean eta solidarioan, eman diren esperientziekin lotzen ditu giza eskubideak eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.

Web orrian bi ibilbide nabigatzeko aukera dago. Batetik, Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren (ESS) sektorea deskubritzeko hogeita hamar artikulu inguru daude. Horietan, sistema ekonomiko horrek giza eskubideekin duen lotura jorratzeaz gain, etxebizitza, elikadura, energia, kultura eta finantzak bezalako sektoreetan duen presentzia eta Espainian nahiz nazioartean izaten ari den garapena eta erronkak jorratzen dira. Bestetik, 115 esperientziaz osaturiko katalogo batean sartzeko aukera dago –kooperatibak, elkarteak eta egitasmo informalak-, sektorearen, eskubidearen edo lurraldearen arabera bilatu daitezkeenak; horrela, ezagunegiak ez diren harremanak azaleratzen dira.

Iturria: REAS-Euskadi