GEZKIk demokrazia birsortu beharrari eta gizarte ekonomiari buruzko hitzaldi-eztabaida egin du Andrés Aberasturi kazetariarekin eta Rafael Calvo Ortega ministro ohiarekin

14 ekaina, 2013 | Kategoriarik gabe

Ekitaldiari hasiera eman zioten Eusko Jaurlaritzako Gizarteko Ekonomiako zuzendari Maria Ubarretxenak, Zuzenbide fakultateko Kalitate, Berrikuntza eta Irakaslego departamentuko dekanorde Juana Goizuetak, CIRIEC-Espainiako presidente José Luis Monzónek eta GEZKIko zuzendariorde Marco Antonio Rodrigok.

Hitzaldi-eztabaidan parte hartu zuen Andrés Aberasturi kazetari eta idazleak. Egun OTR Press (Europa Press) agentziako zutabegilea da eta tertulia anitzetan parte hartzen du. Aberasturik solaskide izan zuen ekitaldian Rafael Calvo Ortega ministro ohia. Adolfo Suarezek zuzendutako UCDren Gobernuan parte hartu zuen Lan Ministerioaren buru gisa 1978 eta 1980 urte artean, eta 1987 eta 1994 urte bitartean Europar Legebiltzarreko diputatua izan zen CDS alderdi politikoaren ordezkari gisa. Gainera, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna da eta Jurisprudentziako eta Legegintzako Akademia Errealeko kidea da; eta Gizarte Ekonomiarekin lotura dauka Ministro izan zen garaitik 2012an FUNDIBESeko lehendakari izendatu zuten arte.

Andrés Aberasturi kazetari eta idazleak Rafael Calvo Ortegaren hitzaldiko gaia aurkeztu zuen Europar Batasunaren iraganarekiko, orainarekiko eta etorkizunarekiko eszeptizismo puntu batekin. Calvo Ortegak EBren eta berau osatzen duten erakundeen jatorria azaldu zuen, eta organizazioak izan duen garapena modu kritikoan aztertu zuen. Europar Batasunak aurrera egin ahal izateko Gizarte Ekonomia kontuan hartu behar duela baieztatu zuen. Ondoren, eztabaidaren txanda ireki zuten, Andrés Aberasturik zuzenduta.

 

Aurkezpenaren eta Hitzaldiaren bideoa

Eztabaidaren bideoa

 

Iturria: GEZKI eta CIRIEC-España