Urriaren 27tik 29ra Bordelen egin zen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko Ikerketa Kongresuaren 10. edizioa, CIRIEC International eta Chaire TerrESS (Sciences Po Bordeaux) erakundeen eskutik, «Ekonomia Sozial eta Solidarioaren papera trantsizio sozio-ekologikoan» lelopean.
Munduko hainbat lekutako 400 ikertzaile baino gehiago bildu ziren, besteak beste Maryline Filippi, Carmen Marcuello, Rafael Chaves eta Pavlina Tcherneva bezalako erreferentziekin, trantsizio justua, politika publikoak eta berrikuntza soziala aztergai zituzten saioetan.
Gezki – Zuzenbide Kooperatibo eta Ekonomia Sozialaren Institutuak ordezkaritza zabala izan zuen, ponentzia eta moderazio lan ugarirekin.
Gezkiko kide eta kolaboratzaileen ponentziak:
- “Análisis del emprendimiento cooperativo en la CAPV desde una perspectiva feminista” – Aitziber Etxezarreta, Artitzar Erauskin, Mirene Begiristain, Julen Izagirre, Xuban Diez.
- “Democratizing governance in multinational cooperatives” – Anjel Errasti eta Jon Las Heras.
- “Las cooperativas con base comunitaria: ¿una conexión natural? Aprendizajes para la articulación entre cooperativas y comunidad a través del análisis de casos y su gobernanza de México y Euskal Herria” – Jon Morandeira, Mirene Begiristain, Aitor Bengoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Xabier Itçaina, Maxime Kieffer, Irune Suberbiola (ponentzia saritua).
- Las Entidades de la ESS y la coconstrucción de las políticas públicas: enseñanzas de la acción pública local/global procedentes de 4 estudios de caso” – Eusebio Lasa, Marion Pouzoulet, Aratz Soto, Luis Miguel Huarte, Timothée Duverger.
- “The Role of the Third Sector of Sport in the Sport System: A Systematic Literature Review with Active Stakeholder Engagement” – Luken Carbayeda Urruzola, Alberto Díaz de Junguitu.
- “Un nouveau cycle coopératif? Pour une socio-histoire comparée des dynamiques coopératives en Pays basque espagnol et français” – Miguel De la Fuente, Xabier Itçaina.
Gainera, Gezki-ko kideek (Aitziber Etxezarreta; Anjel Errasti y Xabier Itçaina) saio paralelo desberdinak moderatu zituzten, gizarte ekonomiaren inguruko gai anitzak jorratu zituztenak.
Kongresuak aukera paregabea eman zuen nazioarteko lankidetzak sendotzeko eta ekonomia sozialaren inguruko euskal ikerketaren presentzia indartzeko. Esperientzia bizi eta inspiratzailea, Gezki-ren lana munduko sare akademikoan gero eta ikusgarriago egiten duena… lagunarteko giroan.