Fiare Banca Eticak “Europako Finantza Etiko eta Jasangarrien 3. txostena” aurkeztu zuen streaming bidez (bideo osoa gazteleraz eskuragarri, hemen), abenduaren 11n. Txosten horren arabera, banku konbentzionalek lortzen dituzten baliabideen %40 soilik bideratzen dute kreditura, eta gainerakoa espekulazio finantzariora. Europako banku etikoek, aldiz, balantzearen 4 eurotik 3 inbertitzen dituzte enpresetan eta autonomoetan; gainerako euroa, berriz, inbertsio etikoen funtsetan inbertitzen da.
Honela, 51 mila milioi euro inbertitu dira garapen iraunkorrean, hau da, gizartean eta ingurumenean. “Horrek guztiak EBko erreskate-funtsak eta edozein diru-politika ezartzeko askoz eraginkorragoa den bazkidetzat jartzen ditu banku etikoak”, dio Jordi Ibáñezek, Finantza Etikoak Fundazioko zuzendariak: Txostenak eraginkortasun ekonomikoaren ikuspegitik konparatzen ditu Europako banku etikoak eta ohiko bankuak.
Azken hamarkadan (2008-2018), Europako 23 banku etiko eta iraunkorrek Europako banku-sistemaren bikoitza irabazi dute; urteko batez besteko errentagarritasuna %3,57koa izan da, %1,79koa. Ez hori bakarrik: banku etikoek berretsi egin dute eraginkortasun handiagoa dutela ekonomia erreal eta jasangarriari laguntzean eta sektoreetan lanpostuak sortu eta mantentzean, finantza etikoak kontuan hartuta: horrela, erreskatea garapen jasangarrirako eta ekonomia berri baterako palanka-sektoreetan enplegua bultzatzeko motor bihur liteke.
Iturria: Fiare Banca Etica