Duela gutxi, Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroan, modu birtualean egina lau egunez, 2020ko apirilaren 20ko astelehenetik apirilaren 23ko ostegunera, hainbat hizlari eta entzule bildu ziren, denak ere bizitza hobeago baterako bestelako ekonomia bat indartzen jarraitzeko irrikaz. Helburu handi batek batzen zituen: ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea.
Foro birtuala Finantzaz Haratago (FH) sareak antolatu zuen, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareak. Elkarte hauek dira plataformaren sustatzaileak: Elkartasunerako Elkarcredit Elkartea, Oikocredit Euskadi, Mugarik Gabeko Ekonomialariak, Koop57 EH eta Finantza Etikoak Euskadiko Elkartea.
“Foroaren helburua eraldaketarako tresna bat izatea da”, adierazi zuen Irati Cifuentes FH sareko kideak ekitaldiaren hasieran. Ongietorriko hitzak esaten ari zen etxeko egongelatik, eta horman ikus zitekeen Pablo Picassoren margolan aski ezagun baten xehetasun bat, Gernikako bonbardaketarena; 2020ko apirilaren 26 igaro berri honetan bete ziren 83 urte. “Sortzen diren edukiak oso baliagarriak izango dira finantzek pertsonengan zer-nolako inpaktuak dituzten hausnartzen eta eztabaidatzen jarraitzeko”.
Orain, dokumentu bat partekatu dute, eta bertan aurkituko dituzue bidalitako material eta aurkezpen guztiak (estra txikiren batekin) eta saioetako bideoetarako estekak, berriro ikusi nahi badituzue ere.
Ekarpenen laburpena jasotzen duen albistea ere eskuragarri, hemen.
Iturria: Finantzaz Haratago