Eusko Legebiltzarrak Gizarte Ekonomia sustatzeko Euskal Kontseilua sortzeko Legez besteko proposamena baztertu du

31 maiatza, 2016 | Kategoriarik gabe

Eusko Legebiltzarrak Gizarte Ekonomia sustatzeko Euskal Kontseilua sortzeko Legez besteko proposamena baztertu du

Eusko legebiltzarrak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, aztergai izan zuen Euskal Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamen bat, Gizarte Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseilua sortzeari buruzkoa.

Alderdi popularraren proposamena gizarte ekonomiarekin zerikusia duten jarduerak sustatzeko organo kontsultibo eta aholkulari bat sortzea zen. Gainera, EAEko Gizarte Ekonomia osatzen duten entitate mota guztien katalogo bat sortzea eskatzen zion Euskal Gobernuari.

Bozketa egin ondoren, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamena ezeztatu zuen. Hainbat argudio eman ziren ezetza oinarritzeko, besteak beste entitate hauek organo kontsultibo ezberdinetan parte hartzen dutela eta ondorioz, instituzionalki ordezkatuak daudela. Bestetik, eta katalogoaren sorrerari dagokionez, erregistroen bitartez hauen kontrol egoki bat eraman daitekeela aipatu zen ere. Beraz, Ganberaren gehiengoak ez du beharrezkotzat jotzen Kontseilu honen sorrera.

 

Iturria: GEZKI