Euskadiko Merkatu Soziala ez da gelditzen

30 apirila, 2020 | Kategoriarik gabe

Konfinamendu-egoerak lana zailtzen digun arren, Euskadiko Merkatu Sozialak martxan jarraitzen du zenbait erakunderekin, konfinamenduari egokitutako alternatibak eskainiz.

Martxan jarraitzen duten produktu eta zerbitzu batzuk nabarmendu nahi ditugu:

  • La Tienda Comprometida: era guztietako produktuak aurki ditzakezue, hala nola kotoi ekologikoko jantzien gaineko serigrafiak, kafe zapatista edo bidezko merkataritzako txokolatea, online dendan.
  • Goilurra: 0 KM-ko gertuko nekazal produktuak saltzen jarraitzen dute, online salmenta bidez.
  • Momentu Impulso Empresarial: Covid-19agatiko tramiteak egiteko aholkularitza ematen dute, email bidez kontaktatu daitekeelarik: Info@momentu.es
  • GoiEner: Web bidezko energia-zerbitzuak kontratatzen segitzeaz gain, aholkularitza-zerbitzu bat ireki dute alarma-egoeran gastua murrizteko (web-orrian dago).
  • Oikocredit: Akzio gordailuak kontratatzeko aukera dago oraindik ere. Telefono bidez kontaktatu daiteke: 932 20 44 72
  • Erreka Multimedia: Hainbat zerbitzu informatiko eskaintzen dituzte, konfinamenduari egokituak: telelanerako urruneko kontroleko softwarearen kudeaketa, web zerbitzuak, materialen diseinua eta maketazioa, eta material informatikoa etxera ere bidal dezakete.. Mail bidez kontaktatu daiteke erreka@erreka.biz edo whatsapp/telefono dei bidez 657776356.
  • Labox: Marketing, publizitate, diseinu grafiko, web orialdeak, online denda, eta gainontzeko zerbitzu guztiak eskaintzen jarraitzen dute. Kontaktua: hola@labox.es, 945 109 464. Gainera ¡Ideas Para No Aburrirte! Izeneko kanpaina abiatu dute sare sozialetan.
  • ColectivaXXK: Tresnak sortzeko ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dute, bai analitikoak eta metodologikoak, bai eragin, ekintza eta esku-hartze politikoetakoak, gizartearen eraldaketa feministarako. Jarri harremanetan web-aren bidez.

Iturria: REAS Euskadi