Ekonomia Solidarioak aurten ere bihotza erakusten du #Auditoria Soziala-ren bitartez, ESaren 6 printzipioak neurtzen dituena: ekitatea, lana, ingurugiro jasangarritasuna, irabazi asmorik gabea, lankidetza eta inguruarekiko konpromisoa. Aurten, 70 entitatek #Auditoria Soziala bete dute. Euskadiko ESSan 20.600 pertsona hartzen dute parte, horietatik 3.100 langileak direlarik. Prozesu honetatik ateratako hainbat datu:
- Ekitatea: erantzukizun postuen %62a emakumez beteta daude. Entitateen %94a hizkuntza ez sexista erabiltzen dute.
- Lana: kontratuen %57a mugagabeak dira eta 5 entitatetik 4k langileentzat arreta emozionaleko eta zainketako guneak sortzen dituzte.
- Ingurugiro jasangarritasuna: entitateen %83a produktuak eskuratzeko kontsumo arduratsuko irizpideak erabiltzen dituzte.
- Irabazi asmorik eza: entitateek, diru-laguntzetatik jasotako euro bakoitzeko, 73 zentimo itzuli dituztela zerga eta gizarte segurantza kotizazioetan.
- Lankidetza eta inguruarekiko konpromisoa: 4 entitatetik 3k, Merkatu Sozialean barne erosketak egiten ditu, eta erosketa hauek 7 milioi €koak dira.
EkonomiaSolidarioa -ren datuak ikuspegi feminista batetik irakurri nahi izanez gero, aurkitutako 5 arrakalekin infografia bat atera dugu.
Aurten, 3 informazio desberdin aurkeztuko dizkizuegu:
- Laburpen-infografia
- Txosten osoa
- Ikuspuntu feminista duen infografia
Eskuratu dokumentu guztiak REAS Euskadiren web orrian.
Iturria: REAS Euskadi