Proiektu bietarako 4,3 milioiko inbertsioa egin da. 36 lanpostu sortuko dira, horietatik 20 urritasuna duten pertsonentzat. Beren egitekoa egunean 4.000 menu ere egitea izango da, gizarte eta osasun sektorerako.
Eurest Euskadi (Compass Group), sukaldaritza zerbitzutan aritutako empresa, eta Lantegi Batuak, enplegu babestuaren arloko Bizkaiko erakunderik handiena, 4,3 milioi euro inbertitu dituzte bi sukaldaritza-proiektu handitan. Derion egin dute, lehenengo konpainiak egoitza nagusia daukan udalerrian, eta 36 lanpostu sortuko dira. Inbertsio horren %80 Compass Group taldeak egin du. Horrela, duela 25 urte Euskadiren alde hartutako apustua berresten duela erakutsi du.
Eurest Euskadiren lehenengo proiektuak sukalde zentralak eta I+G+b zentro bat hartzen ditu barne; aldiz, bigarrenak, Lantegi Batuak-ekin batera, enpresa-ekimen berritzaile bat martxan jartzea de helburu, Euskadiko osasun eta gizarte sektoreen elikadura-beharrizanak asetzeko. Gainera, urritasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko bokazio argiarekin.
Bi enpresa-proiektuen aurkezpen ofizialean Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburua, Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Diputatua, Eurest Euskadiko zuzendaritzako kideak Lourdes Alonso presidentea buru eta Lantegi Batuak-en izenean, Hugo Baroja presidentea eta Txema Franco zuzendaria parte hartu zuten.
Iturria: Lantegi Batuak