ESSko enpresak sendotzeko programa berri bat abian

15 iraila, 2022 | Kategoriarik gabe

REAS Euskadiren ekintzailetza taldeak eta Bilbao Ekintzak Sendotzen programa abiarazi dute, Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) enpresak indartzeko.

Sendotzen formakuntza eta aholkularitza programa bat da, beren negozioak sendotu nahi dituzten 5 urtetik beherako ESSko enpresa eta erakundeei zuzendua.

PrESStatzen-en osagarri (ESSaren proiektu ekintzaileak sortzeko eta abian jartzeko programa), Sendotzen ekimen berriek enpresa-ibilbideko lehen urteetan dituzten beharrei erantzuteko asmoarekin atera da.

Programa sei hileko moduluetan banatzen da, eta enpresek gehienez 3 modulutan parte hartzeko aukera izango dute (gehienez urte eta erdiko iraupena izango dute). Modulu bakoitzak formakuntza eta networking saioak izango ditu, baita aholkularitza pertsonalizatua ere.

Lehen modulua 2022ko urriaren 11tik 2023ko urtarrilaren 15era bitartean egingo da.

Formakuntza eta networking saioak

Modulu bakoitzak 3 formakuntza saio teoriko-praktiko izango ditu, ESSko ekimenak sendotzeko funtsezkoak diren arloetan zentratuta.

Gainera, modulu bakoitzean 2 networking-saio egingo dira, tokiko ESSaren ekosistemarekin saretzeko, Merkatu Sozialeko enpresa-ekimen finkatuetatik hasi eta eragile publiko-pribatuetaraino. Lehenengo modulu honetan, networkingak tematikoak izango dira eta honako gai hauei helduko diete:

Neurrira emandako aholkularitza

Parte hartzen duen erakunde bakoitzak ESSan espezializatutako tutore bat izango du. Tutore honek bere prozesuan lagunduko dio, aholkuak emanez eta enpresaren beharretara egokitutako ibilbide bat prestatuz. Modulu bakoitzeko 4 aholkularitza-ordu izango dituzte, eta hauetan jarraipena egingo zaie arlo ekonomiko-finantzarioari eta erakundearen beharrizan espezifikoei hiruhilekoko itxiera bakoitzean.

Programari buruzko informazio gehiago hemen. Izena emateko, sartu presstatzen.reaseuskadi.eus webgunean eta egin eskaera 2022ko irailaren 16a baino lehen.

Iturria: REAS Euskadi