Joan den azaroaren 10ean, Gizarte Ekonomiako Intertaldearen on line entzunaldi publikoa egin zen, ekonomia sozialak trantsizio berde eta bidezko baterako duen ikuspegiari buruz. Bertan aztertu zen gizarte-ekonomiak nola laguntzen duen energia-trantsizioan energia-iturri berriztagarrietara eta etxebizitza jasangarrietara, eta nola sortzen duen ekonomia zirkular bat guztiontzako lan-aukerak sortuko dituena.
Ekitaldian izan ziren Juan Antonio Pedreño, Social Economy Europe erakundeko lehendakaria, Rans Timmermans, Green Dealeko Europako Batzordeko lehendakari exekutiboa, eta Patrizia Toia eta Sven Giegold eurodiputatuak.
Jardunaldian, Juan Antonio Pedreñok adierazi zuenez, «ekonomia soziala funtsezkoa da aldaketa adimentsua eraikitzeko eta gure planetarekin etorkizun iraunkorragoa eta arduratsuagoa lortzeko»; gainera, ekonomia sozialaren ezaugarrien garrantzia azpimarratu zuen, garapen iraunkorreko helburuak ezartzeko, bai eta «jarduten duten komunitateen zerbitzura» jartzen den tokiko izaera ere. Gaineratu zuen sektoreko enpresak «egungo krisia gainditzeko eta gure ekonomiak eta gizarteak hobeto berreraikitzeko irtenbidearen parte direla: inor atzean utzi gabe eta gizakiarentzako erronka existentzialei aurre eginez, hala nola, klima-aldaketa edo desberdintasuna».
Social Economy Europek Europako lankidetza bat abiaraztea proposatu zuen, gizarte-ekonomiako langileen gaitasunak hobetzeko. Gainera, itxaropentsutzat jo zen ekonomia sozialerako Ekintza Plana, enpresa-eredu horren ikusgarritasuna sustatzeko; izan ere, Europako zenbait lekutan «oso zaila da ekonomia sozialeko ereduen bidez ekitea».
Iturria: SEE eta LV