Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzearen 25. eguna zela eta, gizarte-ekonomiako erakundeek bat egin zuten aldarrikapen horrekin. REAS Euskadi, Konfekoop eta Gizatea erakundeek, besteak beste, egun honen garrantzia azpimarratu dute.
REAS Euskadiren arabera, “Genero-desberdintasuna egiturazkoa da, eta askotariko esparru ekonomikoan, sozialean eta politikoan gauzatzen da. Bereizkeria da emakumeen aurkako indarkeriaren oinarria”
KONFEKOOPen adierazpen instituzionalaren arabera, eta Rosa Lavín konfederazioko lehendakariaren hitzetan, “Euskadiko Kooperatibismotik A25-arekin bat egin dugu “EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ” argi eta garbi esateko. Uste dugu funtsezkoa dela egiturazko indarkeria hori agerian jartzea eta eragile instituzional, ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza areagotzea. Hori guztia, indarkeriaren biktima diren emakumeei gehiago eta hobeto laguntzeko eta gaitz hori errotik kentzeko. Kooperatibismoak lanean jarraitu behar du, gizartea eraldatzeko eredu den aldetik, emakumeak ahalduntzeko, gure printzipio eta balioekin bat. KONFEKOOPek konpromiso horrekin jarraituko du, ziur baikaude zenbat eta kooperatiba gehiago izan, orduan eta gehiago egingo dugula aurrera berdintasunean”.
Era berean, GIZATEA Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarteratze Enpresen Elkarteak adierazten du indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak daudela gizartean eta lan-munduan txertatzeko ibilbideak garatzen dituzten bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonen artean. Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna (A25) dela eta, GIZATEAk balioa eman nahi die gizarteratze-enpresek beren berreskuratze-prozesuan indarkeriaren biktima diren emakumeekin egiten duten lanari, bai eta emakumeek genero-indarkeriaren zirkulutik ateratzea ahalbidetzen duten lan-aukeren sortzaile gisa duten garrantziari ere.
Iturria: REAS Euskadi, KONFEKOOP eta GIZATEA erakundeen eskutik