Ekonomia Solidarioaren esparruan ikerketa sustatzeko helburuarekin, eta EKONOPOLOaren (REAS Euskadik, Bilbao Ekintzak eta beste erakunde batzuek bultzatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa) jardueren esparruan, gai horrekin lotutako Master Amaierako Lanen Lehiaketa-ren (MAL) bigarren edizioa martxan jarri da.
Deialdi honen helburua da Ekonomia Solidarioaren esparruan ikasketak eta ikerketak bultzatzea eta sustatzea. Horretarako, hiru sari emango zaizkie Master Amaierako Lan Onenei (MAL), gai horri dagokionez. REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak (Bilboko Udala) Ekonomia Solidarioko beste erakunde batzuekin bultzatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloak – EKONOPOLOAk antolatzen dituen jardueren barruan kokatzen da lehiaketa hau. Lehiaketak, halaber, honako unibertsitate-erakunde hauen laguntza du: GEZKI, UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua; Hegoa, UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua; Lanki, Mondragon Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutua; Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutua.
Aurkeztutako MALek Ekonomia Solidarioarekin zerikusia duen edozein alderdi jorratu beharko dute, eta, besteak beste, honako gai hauek sar daitezke bertan:
- Ekonomia solidarioaren sektorearen kontzeptua eta ezaugarriak, sektore bereizi gisa eta berezko ezaugarriak dituena gizarteekonomiaren eremuan.
- Ekonomia solidarioaren eremuko berezko tresnak eta garapenak: finantza etikoak, merkatu soziala, bidezko merkataritza, auditoria soziala, lankidetza, herritarren asoziazionismoa eta kooperatibismoa, ekonomia komunitarioak, etab.
- Ekonomia Solidarioaren eta beste ekonomia kritiko eta eraldatzaile batzuen arteko harremanak, hala nola, feminista, ekologikoa, komunitarioa.
- Ekonomia Solidarioko tokiko eta nazioarteko erakundeak, sareak eta mugimenduak.
Lehiaketak 600 €-ko lehen saria, 400 €-ko bigarren saria eta 200 €-ko hirugarren sari bat emango dizkie ekimenean parte hartzen duten hiru euskal unibertsitateetan 2023an eta 2024an arrakastaz defendatu diren MAL hautatuei.
Lanak modu elektronikoan bidali beharko dira reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbidera, eta aurkezteko epea 2024ko urriaren 25an amaituko da.
Informazio gehiago hemen
Iturria: REAS Euskadi