Ciriec-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVI. Kongresua

28 urria, 2016 | Kategoriarik gabe

Urriaren 19tik 21era, Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVI. Kongresua egin zen Valentzian, CIRIECeko 30. urteurrenaren baitan. Bertan, gizarte ekonomiako 200 ikertzailek eta zuzendarik parte hartu zuten, eta hauen artean GEZKIko hainbat kide izan ziren. Gainera, EHUko Itziar Villafañezek komunikazio onenari bigarren saria jaso zuen, “La igualdad de género como parte integrante del interés social cooperativo. Implicaciones jurídicas” lanagatik.

Irekiera ekitaldian, hitza hartu zuten Valentziako Generalitateko presidenteordeak, Mónica Oltra; UVko errektoreorde den Juan Luis Gandiak; eta  CIRIECeko lehendakaria den José Mª Pérez de Uraldek.

Guztiek azpimarratu zuten jarduera ekonomikoaren inguruko hausnarketa egiteko dagoen beharra, jasangarritasuna eta inklusioa kontutan hartzen dituen eredu baten alde eginez eta etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz, eta honetarako, gizarte ekonomiak paper garrantzitsu bat jokatzen duela adierazi zuten, pertsona eta ongizate orokorra abiapuntu dituen eredua baita.

Jardunaldian, Juan Juliá katedradunak Unibertsitatearen eta Gizarte Ekonomiaren inguruko konferentzia eman zuen, bertan, ezagutzan indartsua den eta baloreak dituen ekonomia baten alde egin zuen. Ondoren, Nobel Saria den Edward S. Rubinen konferentzia ikusi ahal izan zuten.

Honetaz gain, “Gizarte Ekonomia, ekintzailetzarako, enplegurako eta gizarte inklusiorako eredu arrakastatsua”ren inguruko mahai-ingurua antolatu zen eta parte-hartzaileek egindako komunikazioak aurkeztu ziren.

Azkenik, aipatzekoa da urriaren 18an, CIRIECeko 30.urteurrenean egin ziren ekintzen artean, Gizarte Ekonomiako ikertzaile gazteen III. topaketa (REJIES) ospatu zela, eta bertan, arlo honetako ikertzaile gazteen aurrerapenen inguruko gogoeta egin ahal izan zuten.

Iturria: Ciriec