Kategoriarik gabe

Eroskik hitzarmen bat sinatu du 20 euskal erlezainekin

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Horrela, Eroskik Euskolabel ziurtagiria duen eztia salduko du Seleqtia markarekin. Eroski lore anitzeko ezti berria saltzen hasi da, "SeleQtia" gourmet produktuen markarekin; Euskal Autonomia Erkidegoko erlauntzetatik biltzen da ezti hori eta Eusko Label ziurtagiria du. Horretarako, hitzarmena egin dute Eroski kooperatibak eta EAEko hogei erlezainek, zeinak Eztiko profesionalen elkartean eta Giez-Berri sozietate ontziratzailean bilduta baitaude. Eroski SeleQtia-Eztiona markako ezti hau … Jarraitu irakurtzen

Irakaskuntza Kooperatibek eta ONCE Fundazioak ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde lan egingo dute

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Irakaskuntza Kooperatiben Taldeak (UECOE) eta ONCE Fundazioak elkarrekin lan egingo dute ezgaitasuna duten pertsonen gizarte eta hezkuntza inklusioan lagunduko duten ideia berriak bilatzeko helburuarekin. Bi entitateek martxoaren 21ean sinatu zuten akordioa. Bi erakundeek hurrengo balioen alde lan egingo dutela azpimarratu dute: barne solidaritatearen promozioa, emakume eta gizonezkoen berdintasuna, gizarte kohesioa, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, … Jarraitu irakurtzen

100 buletina: Gizarte Ekonomiaren bilakaerari gainbegirada

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak 100 buletin jaulki ditu 8 urteko ibilbidean zehar. Abagune egokia izan liteke Sektoreak urte guzti hauetan izan duen bilakaerari arreta jartzeko. Datuei jarraituz, Gizarte Ekonomiako erakundeek gainerako enpresa “tradizionalek” baino hobeto eutsi diote enpleguari urte latz hauetan. 2009ko uztailan behatokiak bere lehen buletina jaulki zuen. Gizarte Ekonomiaren inguruan albiste izan zirenak … Jarraitu irakurtzen

KoopFabrika: ekonomia sozial berriaren fabrika

2017 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Garai berriak bizi ditugu gure gizartean eta honek isla dauka gizarte ekonomiaren sektorean ere. Azken urteotan ekimen eta esperientzia berriak sortu dira, kooperatibagintzaren klabeetan oinarritzen direnak baina molde, egitura eta amets berriekin datozenak. Esperientzia berri hauen artean nabarmentzekoak dira: energia berriztagarrietan oinarritzen den Goiener kontsumo kooperatibaren sorrera eta gorakada, gaur egun 5.700 bazkidetik gora dauzkana; … Jarraitu irakurtzen

EGES – Garapen lan jardunaldia

2017 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Pasa den otsailaren 8an EGES eta Garapenek lan jardunaldi bat antolatu zuten Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko Garapen Agentzien eta Gizarte Ekonomiako erakundeen arteko lankidetzan aurrera pausuak emateko. Jardunaldiari hasiera eman zien Konfekoop-eko presidenteak, Rosa Lavin, eta Garapeneko (tokiko garapenerako agentzien elkartea) presidenteak, Elisabet Urbieta, hurrenez hurren, eginiko aurkezpenek. Segidan, EHLABE-ko presidenteak, Pablo Moratalla, Luis Guridiri … Jarraitu irakurtzen

EHLABEren AukerAbility eta GazteAbility programen azken fuituak

2017 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Pasa den otsailaren 14ean urritasuna duten gazteek biltegi laguntzaileko Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratu zutela jakin genuen, GazteAbility programari eta Lantegi Batuak-en laguntzari esker. Hilabete bereko 21ean, AukerAbility programaren laguntzarekin Eroski eta Gureak-ek, soilik urritasuna duten pertsonek kudeaturiko hirugarren supermerkatua ireki zen. EHLABEk, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak, urritasunen bat duten pertsonen formakuntza eta enplegua lortzeko lanean … Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako foru-ogasunak zerga-sistema mesedegarri bat aztertuko du lan sozietate eta parte hartze enpresentzat

2017 otsaila 28
Kategoriarik gabe

ASLEko hainbat teknikok, Josetxo Hernandez zuzendariarekin batera, Gipuzkoako Foru-ogasuneko eta Promozio Ekonomikoaren Diputatuek zuzendutako lan topaketan parte hartu zuten. Bertan, hainbat proposamen aztertu zituzten, horien arten: akzioen transmisioa langileen alde, akzioak transmititzen dituzten pertsonentzako berariazko tratamenduak eta tratamendu mesedegarria sozietateen gaineko zergan. Gipuzkoako Ogasunak kontutan hartu ditu proposamenak eta aztertuko dituztela adierazi dute. ASLEk AEBtako … Jarraitu irakurtzen

“Euskokart” txartela aterako du euskoak martxoaren amaieran

2017 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Aurrerantzean, euskoak etxetik eskuratu ahal izango dira Euskokart txartel berriaren bitartez. Oso erraza da, www.euskokart.org webgunean sartu eta “Eusko Kontua” ireki baino ez da egin behar. Behin kontua irekita, bertan nahi den diru kopurua ezarri (eusko bakoitzak euro bateko balioa dauka) eta Eusko Sarea osatzen duten saltegietan erosketak egin ahal dira. Euskal Moneta elkarteak egin … Jarraitu irakurtzen

Juan Manuel Sinderen Konferentzia Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterrean

2017 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Urtarrilaren 24an, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kolaboratzaile den Juan Manuel Sinde Oyarzabalek konferentzia eman zuen Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterrean. Hitzaldiaren izenburua “Enpresaren euskal eredu parte-hartzaile eta barneratzailea” izan zen. Aurkezpenean Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak egindako lana azaldu zuen. Hauen helburu nagusia, enpresa bakoitzaren errealitatera egokitu ahal izango den eredu parte-hartzaile eta barneratzaile … Jarraitu irakurtzen

Nafarroa: Gizarte Ekonomiako enpresen sorreran eta enpleguan lehenengo Erkidegoa

2017 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Nafarroak marka bikoitza hautsi du 2016 urtean: Gizarte Ekonomiako enpresen sorreran eta enpleguan lehen erkidegoa izan da. Pasa den urtean zehar, %43an igo da Gizarte Ekonomiako enpresen sorreraren kopurua. Enpleguari dagokionez, %8,3an igo da sektore honetan, hau da, Foru Erkidegoan guztira 11.080 pertsonek egiten dute lan Gizarte Ekonomiako enpresetan. “Emaitza on hauek urtez urte hobetuz … Jarraitu irakurtzen