Kategoriarik gabe

II. Ekintzailetza, Bizitza eta Iraunkortasuna jardunaldiak

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen, martxoaren 2an, Bizkaiko Aldundiak eta UPV/EHUk antolatuta, Colabora-Bora-ren laguntzarekin. Jardunaldiak ekintzailetza prozesu bideragarri eta iraunkorrak nola aurrera eraman izan zuen eztabaidagai, bizitza erdian jarriz. Jardunaldiari Bizkaiko Aldundiko Enplegua, Inklusio Soziala eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatuak eman zion hasiera. Egun osoan zehar errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera egon zen, “esperientzia mahaiei” eta … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiaren kanpo dimentsioari buruzko Audientzia Publikoa

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

CESEk martxoaren 14an Gizarte Ekonomiaren kanpo dimentsioari buruzko audientzia publikoa egin zuen Bruselaseko egoitzan. Jardunaldia gai honen inguruan aurrera atera nahi den irizpenaren eremuan egin zen, CESEren ekimena izan dena. Txostengilea batzorde honetan CEPESeko ordezkaria den Miguel Ángel Cabra de Luna izango da, eta José Luis Monzón irakaslearen kolaborazioa izango du. Audientzia hiru mahai ingurutan … Jarraitu irakurtzen

Hashtag berria estreinatzen dugu

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

OVES/GEEBen hashtag berria estreinatzen dugu= #ESSalbisteak    #noticiasESS Gizarte ekonomia eta solidarioko azken berriak ezagutu eta zabaltzeko, jarraitu eta konpartitu gaitzazu! Gure twitter kontua: @GEZKI_ Iturria: GEEB

Erromako Hitzarmenaren 60. Urteurrena: gizarte ekonomiaren ekarpena Europako gizarte, ekonomia eta lurralde kohesioan

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Pasa den martxoaren 7an, Erromako Hitzarmenaren 60. Urteurrenaren barnean, Europar Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Nazioarteko taldearen audientzia publikoa egin zen. Bertan, gizarte ekonomiak Europako gizarte, ekonomia eta lurralde kohesioan jokatzen duen papera aztertu zuten. Juan Antonio Pedreño, SEE eta CEPES-eko lehendakaria, izan zen Gizarte Ekonomiako entitateen ordezkaria jardunaldi honetan. Honetan, Europako etorkizunaren inguruan eztabaidatu zen eta … Jarraitu irakurtzen

Eroskik hitzarmen bat sinatu du 20 euskal erlezainekin

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Horrela, Eroskik Euskolabel ziurtagiria duen eztia salduko du Seleqtia markarekin. Eroski lore anitzeko ezti berria saltzen hasi da, "SeleQtia" gourmet produktuen markarekin; Euskal Autonomia Erkidegoko erlauntzetatik biltzen da ezti hori eta Eusko Label ziurtagiria du. Horretarako, hitzarmena egin dute Eroski kooperatibak eta EAEko hogei erlezainek, zeinak Eztiko profesionalen elkartean eta Giez-Berri sozietate ontziratzailean bilduta baitaude. Eroski SeleQtia-Eztiona markako ezti hau … Jarraitu irakurtzen

Irakaskuntza Kooperatibek eta ONCE Fundazioak ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde lan egingo dute

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Irakaskuntza Kooperatiben Taldeak (UECOE) eta ONCE Fundazioak elkarrekin lan egingo dute ezgaitasuna duten pertsonen gizarte eta hezkuntza inklusioan lagunduko duten ideia berriak bilatzeko helburuarekin. Bi entitateek martxoaren 21ean sinatu zuten akordioa. Bi erakundeek hurrengo balioen alde lan egingo dutela azpimarratu dute: barne solidaritatearen promozioa, emakume eta gizonezkoen berdintasuna, gizarte kohesioa, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, … Jarraitu irakurtzen

100 buletina: Gizarte Ekonomiaren bilakaerari gainbegirada

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak 100 buletin jaulki ditu 8 urteko ibilbidean zehar. Abagune egokia izan liteke Sektoreak urte guzti hauetan izan duen bilakaerari arreta jartzeko. Datuei jarraituz, Gizarte Ekonomiako erakundeek gainerako enpresa “tradizionalek” baino hobeto eutsi diote enpleguari urte latz hauetan. 2009ko uztailan behatokiak bere lehen buletina jaulki zuen. Gizarte Ekonomiaren inguruan albiste izan zirenak … Jarraitu irakurtzen

Nafarroako Gobernuak Gizarte Ekonomiaren Plana onartu berri du

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako enpresen sortze eta finkapenaren bidez enplegua 3.300 pertsonatan hazi nahi da. 2017 urterako 2.828.000 eurotako aurrekontua izango du. Nafarroako Gobernuak martxoaren 22an eginiko bilkuran gizarte ekonomiaren Plan Integrala onartu zuen, zeinaren erredakzioan berau osatzen duten familia guztiek parte hartu duten. Dokumentua hobetze eta behar guztiak kontuan hartzeko, parte hartze prozesu publikoan testuari egin … Jarraitu irakurtzen

Kooperatiba eta lan sozietateen inguruko datuak eguneratu dira

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Kooperatiba kopuruak gora egin du 2016 urtean, baita berauetan lan egiten duten pertsonek ere. Lan sozietateen kasuan, nahiz eta entitate kopuruak behera egin duen, langileen kopuruak gora egin du. Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministeritzak aditzera eman dituen datuek kooperatibek 2014ean hasi zuten lanpostuen susperraldiaren jarraipena adierazten dute. Zehazki, azken urtean 1.435 lanpostu gehiago erregistratu … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko aurrematrikula epea zabalik

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Apirilaren 3an zabaltzen da Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko masterraren 2017-2018 urterako aurre-inskripzio epea. Hauxe, UPV/EHUko Master eta Doktoretzako Eskolak  sustatuta, unibertsitate bereko Master Astean aurkeztua izan zen. Aurre-matrikula esteka: http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/master-izen-ematea-eta-onarpena Martxoaren 22an Gipuzkoako kanpusean eman zen Master Astean GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko master ofizialeko 2017-2018 ikasturtean … Jarraitu irakurtzen