Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozial eta Solidarioa, hazkunderako eredu alternatiboa

12 otsaila, 2021
Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozial eta Solidarioa hazkunderako eredu alternatibo gisa nabarmentzen da NBEko idazkari nagusiaren txostenean, «Garapen jasangarrirako trantsizio sozialki bidezkoa: teknologia digitalek gizartearen garapenean eta guztion ongizatean duten zeregina». Txostena Gizarte Garapenerako Batzordearen hurrengo 59. bilkura-aldirako argitaratu zen. Lanaren Nazioarteko Erakundeak argitaratu duenez, Nazio Batuetako idazkari nagusiak sozialki bidezkoagoa den trantsizio baten beharra aipatzen du, garapen … Jarraitu irakurtzen

Konfekoop eta Laboral Kutxak finantzaketa-akordioa sinatu dute enpresa kooperatiboentzat

29 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

Rosa Lavínek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakariak –KONFEKOOP– eta Iñaki Peñak, Kutxako Lan Enpresen Sareko zuzendariak, Kooperatiba Finantzaketarako akordioa sinatu dute. Hitzarmenak, besteak beste, honako hauek biltzen ditu: sozietate berriak sortzeko finantzaketa, kapital sozialerako ekarpenak, langabeziaren kapitalizazioaren aurrerakinak eta egiturazko eta zirkulatzailearen finantzaketa. Hitzarmen hau bi erakundeek finantza-kultura sustatzeko duten helburuaren barruan kokatzen da, kanpoko finantzaketa … Jarraitu irakurtzen

Harkaitz Canok GoiEner fabulatzen du

29 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

Gaur, urtarrilak 29, Zirriborroak eta gero-k Harkaitz Canok idatzi eta Arrate Rodriguezek ilustratutako fabula berria argitaratu du, GoiEnerren esperientzian oinarrituta. Alternatiba edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da Borradores del futuro. «Kintsugi»n, Harkaitz Cano idazlea GoiEner-en esperientziatik abiatu da, energiarekiko harremana aldatu den etorkizuna irudikatzeko. Argitalpen honen bidez, GoiEner proiektuaren berri emango zaie … Jarraitu irakurtzen

Finantza etikoen eta solidarioen arloko hezkuntza-esperientziak mapeatzen

29 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean, 2021eko Munduko Foro Soziala ospatzen ari da birtualki; izan ere, hogei urte beteko dira 2001eko urtarrilean, Brasilgo Porto Alegre hirian, Munduko Foro Soziala sortu zenetik. 2021eko Munduko Foro Sozialean, kapitalismoaren krisiari buruzko eztabaida luze eta sakonen prozesu zabal bat egingo da. Horrez gain, erantzun politikoen eta ekintza globalen antolaketa sustatuko da, hala nola … Jarraitu irakurtzen

2021eko Gizarte Ekonomiaren Bigarren Unibertsitate Asterako jardueren proposamenak aurkezteko deia

29 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

Lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, CIRIEC-Españako ENUIES sareak berriro dei egin die gizarte-ekonomiako ikertzaileei sare horretako zentro, institutu, katedra eta gainerako ikerketa-egiturekin bat egin dezaten martxoaren 4tik 12ra egingo den Gizarte Ekonomiaren Bigarren Unibertsitate Astean. CIRIECek gonbit egiten die ikerketa-egiturei gizarte-ekonomiari lotutako jarduera bat edo gehiago antolatzeko, bakoitza bere zentro, fakultate edo unibertsitatetik, proposatutako … Jarraitu irakurtzen

Konfekoop Irakaskuntzak hezkuntza kooperatiben errealitatea eta eskaerak aurkeztu dizkio Hezkuntza Sailari

29 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

Abenduaren 10ean burutu zen bileran Konfekoop-Irakaskuntzakoordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu berriari, Jokin Bildarratzi, hezkuntza kooperatiben izaera, errealitatea eta lan proposamenak aurkeztu zizkion. 2020-21 ikasturteko datuen arabera, egun Konfekoop-Irakaskuntzak 88 hezkuntza kooperatiba biltzen ditu. Bertan 76.000 ikasle, ia 7.000 lanpostu eta 57.000 bazkide daude, eta ia kooperatiba denek, %90, berariazko Eusko Jaurlaritzako HERRI ONURA izendapena dute. … Jarraitu irakurtzen

Maitelan: garbiketa eta zaintza kooperatibizatzeko saiakera

15 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

2020an sortu berri da Maitelan kooperatiba. Lehenik, Hernaniko Iturola garapen agentziako teknikariek eskatuta, ikerketa lana egin zuen EHUko Gezki institutuak, Beterri-Buruntza eskualdeko zaintza beharrak aztertuz. Horren ostean, duela bi urte, Hernaniko Amher SOS Arrazakeria taldeak eta Iturolak elkarlanean prozesu bat bultzatu zuten emakume migratuekin. 30-40 emakume biltzen ziren larunbatero eta denen artean identifikatu zituzten zaintza … Jarraitu irakurtzen

Fiareren Europako Finantza Etiko eta Jasangarriei buruzko hirugarren txostena

15 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

Finantza Etikoen Fundazioak egindako txostenaren arabera, erakunde etikoek, errentagarritasun sozial hobea izateaz gain, emaitza ekonomikoetan tradizionalak gainditzen dituzte. Finantza etikoek etengabeko hazkundea izan dute lau hamarkadatan, eta errealitate ikusgarria eta oso finkatua dira Espainian ere. Iaz, 2.200 milioi pertsona bideratu zituzten, eta 1.400 milioi baino gehiago eman zituzten kreditutan, FETSek ekitaldi bakoitzean egiten duen barometroaren … Jarraitu irakurtzen

CIRIECen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko VIII. Kongresurako komunikazioak aurkezteko deia

15 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

CIRIEC-Costa Ricak ‘CIRIECen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko VIII. Ikerketa Kongresurako’ gobidapena luzatu du. Aurreikuspenen arabera, 2021eko irailaren 8tik 10era izango da. Kongresu honen helburua izango da akademikoekin, sektore ekintzaileekin eta sektore sozialekin ikerketak partekatzea, hainbat gairi ekarpenak eginez, hala nola ekonomia soziala eta solidarioa Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) esparruan, ekonomia publikoa eta ekonomia soziala, kooperatibak, … Jarraitu irakurtzen

New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du

15 urtarrila, 2021
Kategoriarik gabe

Erreportaje luze bat egin du New Yorkeko egunkariak, jakiteko ea nola egin dieten aurre kooperatibek pandemiaren ondorio ekonomikoei. “Euskal kooperatibek kapitalismoaren ertzak leuntzen dituzte. Langileen jabetzakoa negozio talde batek akziodunen interesak menderatzen dituen ekonomien ordezko eredu bat ordezka dezake”. Horrela hasi du New York Times egunkariak abenduaren 29an MONDRAGON Korporazioko kooperatibei eskaini dien erreportaje luzea. Erreportajearen … Jarraitu irakurtzen