Centre Delàs d’Estudis per la Pau zentroak ondorengo 66. txostena aurkeztu du: «Banka Armatua eta Gazako genozidioan duen erantzunkidetasuna. Palestinarren aurkako sarraskietan erabilitako armak egiten dituzten enpresen finantzaketa». Lana Gemma Amorosek, Eduardo Aragonek, Jordi Calvok, Max Carbonellek eta Lucia Ibañezek egin dute.
Israelek Gazan duen okupaziotik irabaziak ateratzen ari diren bankuen eta arma enpresen negozioan jartzen du fokua txostenak. Horretarako, azken urteotan estatu ezberdinek Israelera egindako arma-esportazioen, horiek ekoizten dituzten arma-enpresen eta horiek finantzatzen dituzten bankuen artean dauden loturak ezarri eta dokumentatzen dira.
Horrela, ‘Banka Armatuaz’ eta genozidioaz hitz egiten da, Israelgo armadak Gazan eta Palestinako gainerako lurraldeetan erabiltzen dituen armak saltzen dituzten enpresei finantza-erakundeen baliabide ekonomikoak ematearen erantzukizunari erantzunez. Arma horiekin, Israel gizateriaren aurkako krimenak egiten ari da modu sistematikoan, hainbat adituren ustez genozidio krimena izatera iritsi da, hori dela eta Nazioarteko Zigor Auzitegia ikertzen ari da.
Zehazki, Espainiako 12 finantza-erakunde identifikatu dira, besteak beste, Santander, BBVA, CaixaBank, Ibercaja, Banco Caminos eta Banca March, eta Israeli armak eta munizioak ematen dizkieten 15 enpresetatik zazpi finantzatu dituzte: Boeing, Day & Zimmerman, General Dynamics, Oslemetalhkosh Corp. Finantza erakunde horietatik, Santander eta BBVA dira Israelgo armadak Gazan genozidioa egiteko erabiltzen dituen armen fabrikatzaileak finantzatu dituzten banku nagusiak: 2.442 eta 1.500 milioi dolar baino gehiago, hurrenez hurren.
Errealitate horren aurrean, ondoriozta daiteke finantza etikoak genozidioan erantzukizunak dituen ‘Banka Armatu’ baten alternatiba erreal bakarra direla; izan ere, armak ekoizten dituzten enpresetan edozein inbertsio egitea baztertzen dute, eta gizateriarentzako etorkizun bat eraikitzean oinarritutako finantza-eredu bat sustatzen dute, zeinak desberdintasuna eta justizia soziala murriztearen, berdintasun eraginkorraren eta kolektibo ahulen diskriminaziorik ezaren alde egiten duen, eta, noski, giza eskubideen errespetuaren printzipioetan oinarritutzen den.
Azken hori ezinbestekoa da gatazka armatu eta genozidiorik gabeko etorkizun hobe bat eraikitzeko, txostena idatzi den egunean Gazan gertatzen ari denaren modukoa.
Iturria: Economíasolidaria.org