ASLEk 2026ko Txemi Cantera Ekonomia Sozialaren Sariak banatu ditu

2026 azaroa 26 | Kategoriarik gabe

El pasado 24 de noviembre, martes, se celebró en Bilbao la entrega de la XXXVI edición del Premio Internacional de Economía Social Txemi Cantera, concedido por ASLE, la Asociación de Sociedades Laborales y Empresas Participadas de Euskadi. En esta edición, el galardón ha recaído en la catedrática de la Universidad de Zaragoza Carmen Marcuello Servós y en TUSGSAL, sociedad laboral dedicada al transporte público en el área metropolitana de Barcelona, referente por su modelo de participación de las personas trabajadoras en la propiedad y la gestión empresarial.

Carmen Marcuello Servós

Carmen Marcuello Txemi Cantera Nazioarteko Saria banaka jaso duen lehen emakumea da. Ekonomia Sozialaren arloan ibilbide akademiko eta ikertzaile zabala du, eta lotura estua izan du euskal kooperatibismoarekin.

Esker oneko hitzaldian, ekonomi sozialaren inguruko ikertzaileen nazio eta nazioarteko sareek egiten duten lan kolektiboaren balioa nabarmendu zuen. Era berean, azpimarratu zuen Ekonomia Soziala eta Kooperatiboa ezagutza-espezialitate gisa aitortu izana Espainiako unibertsitate-sisteman.

TUSGSAL

ALKIMO

Ekonomia Sozialaren Cantera Sarien bigarren edizioan ALKIMO (Ingumak Indie Games SLL) ere saritu dute. Errenterian kokatutako Gipuzkoako lan-sozietate honek esperientzia interaktiboak eta irtenbide teknologiko berritzaileak garatzen ditu.

 

Epaimahaia

Ekitaldian ekonomia sozialaren euskal ekosistema osatzen duten eragile ugari bildu ziren: administrazio publikoetako ordezkariak, enpresa-erakundeak, sektoreko entitateak eta unibertsitate-komunitateko kideak, besteak beste. GEZKI Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Kooperatiboaren eta Gizarte Ekonomiaren Institutua sari hauen epaimahaiko kide da, eta bertan haren zuzendari Aitziber Etxezarreta Etxarri aritu zen ordezkari gisa.

Euskal Gizarte Ekonomiaren Behatokitik (OVES/GEEB) zorionak eman nahi dizkiegu saridun guztiei, bai eta ASLEri ere, ekonomia soziala sustatzeko eta ikusgarri egiteko egiten duen lanagatik. Sari honek agerian uzten du lan-sozietateek eredu ekonomiko eta enpresarial gisa duten aberastasuna eta aniztasuna, baita enpresa-sarearen, erakunde publikoen eta unibertsitatearen arteko lankidetzaren garrantzia ere, ekonomia sozialaren ekosistema indartzen jarraitzeko.