GEZKI Intitutuko kide den irakasle eta ikertzaile Mirene Begiristain Zubillaga doktoreak, Bruselako Unibertsitate Libreak (Belgika) antolatutako Agroekologia eta Feminismoen Nazioarteko 4. Solasaldian parte hartuko du.
2026ko abenduaren 2tik 4ra bitartean egingo den solasaldia aurrez aurrekoa eta doakoa izango da. Klima-aldaketak, demokraziaren atzera pausoak eta gatazka armatuen hedapenak markaturiko krisi baten testuinguruan kokatzen da, eta funtsezkoa da beraz, gizarte-mugimenduen, ikerketaren, akademiaren eta antolaketa zibilaren arteko aliantzak eraikitzea eta indartzea. Eta guzti honek inoiz baino premiazkoagoa bihurtzen du elikadura-subiranotasuna, agroekologia eta feminismoak bultzatzeko beharra.
Begiratu esteka honetan solasaldiaren programa eta aurkezpen bakoitza zertan datzan.
https://feministagroecology.com/conference_es/