Albisteak

Lankidetza, metodologia eta adibide praktikoak ETESS proiektuaren baitan

2018 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Hendaian buruturiko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren Mugaz Gaindko Festak parada bikaina eskaini zuen ETESS proiektua ezagutzeko eta honen adibide praktikoak azaltzeko. Proiektuan lau bazkidek hartzen dute parte: KONFEKOOP (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa), CEB-Seignanx (Comité de Bassin d’Emploi du Seignanx), Hendaiako Udala eta ANEL (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak). Hasteko Iker Elizalde, Hendaiako alkatetzako atxikia, aritu zen … Jarraitu irakurtzen

Mikrokredituak eskuratu ahal izango dituzte bazterketa arriskuan dauden pertsonek Andoaingo Udala eta Fiare banku etikoaren lankidetza akordioaren bidez

2018 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Andoaingo udalak, Fiare elkartearekin, StopEtxekaleratzeak eta Caritas elkarteekin elkarlanean, gehienez 2.500 eurotako eta gutxienez 600 eurotako interesik gabeko maileguak emango ditu oinarrizko gastu bati aurre egiteko. Helburua maileguen txikien bidez, bazterketa sozialera eraman ditzaketen egoerak ekiditea da. Ez dira diru laguntzak,  beraz, derrigorrezkoa izango baita utzitako dirua itzultzea. Interesik gabeko mailegua itzultzeko eskatzaileek 24 hilabeteko … Jarraitu irakurtzen

Arrantza ekonomia globalizatuaren aurrean

2018 otsaila 27
Kategoriarik gabe

Pasa den urtarrilaren 19an, Ondarruko kofradia zaharrean, ekonomia globalizatuaren aurrean arrantzaren sektoreak pairatzen duen egoera aztertzeko mintegia izan zen. Baserritik Mundura elikadura burujabetza eta agroekologia ikastaroak antolatutako mintegi honetan, kurtsoko partaideak biltzeaz gain, Ondarru eta inguruko beste hainbat pertsonek hartu zuten parte. Bertan Leo Belaustegi 12mila-ko taldekidea, arrantzalea eta LAB sindikatuan arrantza sektoreko liberatua izandakoa; … Jarraitu irakurtzen

MONDRAGONek parte hartu zuen Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko helburuak aztertu zuen jardunaldian

2018 otsaila 27
Kategoriarik gabe

Bilbon egingo zen otsailaren 15ean eta balio izan zuen egiaztatzeko “enpresa-estrategia garapen iraunkorrarekin lerrokatzea enpresentzako errentagarria dela”. Jardunaldia honako erakunde hauek antolatu zuten: Eusko Jaurlaritzak, Agenda Euskadi Basque Country 2030aren testuinguruan; Innobasque eta Munduko Hitzarmenaren Espainiako Sareak, sektore pribatuan GIH Garapen Iraunkor Helburuen sustapenerako Nazio Batuen agintea duen erakundeak; eta Innobasque, berrikuntzaren euskal agentziak.  “GIH … Jarraitu irakurtzen

Bruselak Nafarroako gizarte ekonomiaren eredua nabarmendu du Europako eskualdeetako industria garapena bultzatzeko

2018 otsaila 27
Kategoriarik gabe

Nafarroako Gobernuko delegazioak Europako Kontseiluarekin batera EBko gizarte ekonomiaren sustapena aztertzeko jardunaldia antolatu du. “Europar Industriaren Eguna”ren eremuan, Nafarroako Gobernuko Delegazioak Europar Kontseiluarekin batera antolatutako jardunaldia izan da. Bertan, Nafarroa eredutzat hartuz, Europar Batasuneko gizarte ekonomiaren garapena aztertu dute, gizarte ekonomia garapen estrategian (S3) espresuki sartu duen EBko eskualde bakarra izan baita, Plan Integralaren bitartez … Jarraitu irakurtzen

KoopFabrika, Ekintzailetza sozial kooperatiboa sustatzeko programa

2018 otsaila 1
Kategoriarik gabe

Ekintzailetza Sozial kooperatiboa eta Ekonomia Soziala sustatzeko lankidetza programaren edizio berria abiatu zen urtarrilaren 17an, Eskoriatzako Huhezi Fakultatean. KoopFabrika Gipuzkoako lurraldean zehar eskaintzen den programa ibiltaria da, eta lau eskualde nodo nagusitan saretzen da: Oarsoaldea, Debagoiena, Beterri-Buruntza eta Bidasoaldean. KoopFabrikaren bitartez balore sozial, kolektibo, kooperatibo, tokikoak eta eraldatzaileak lantzea bilatzen da eta azken buruan proiektu … Jarraitu irakurtzen

Ba al zenekien…

2018 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

… 2017 urtean 182 kooperatiba berri erregistratu zirela Euskal Autonomia Erkidegoan eta 731 bazkide berri metatzen dituztela? Eta hiru euskal hiriburuetan kokatzen direla erdia baino gehiago? Eta Kooperatiba berri gehienak, %70, txikiak direla? 2017 urtean Eusko Jaurlaritzako kooperatiben erregistroan 182 kooperatiba berri erregistratu ziren, aurreko urtean baino zerbait gutxiago (218 erregistratu ziren). Horietatik gehienak kooperatiba … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia eta Solidarioko 2018ko ekitaldi garrantzitsuenak

2018 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

2018 urtea Gizarte Ekonomia eta Solidarioko ekitaldi garrantzitsuz beteta dator, eta agenda data garrantzitsuz beteta bukatzen dugu urtarrila. Hasteko, otsailean zehar bi kurtso hasiko ditugu gurean. Lehena, hilaren 12an hasiko da, “ESS eta gizarte inklusio/bazterketa pobreziaren sortzaile bezala eta tokiko gizarte-garapen komunitarioa” Emausek antolatutakoa eta 7 astetan zehar gauzatuko dena. Bigarrena, 23an hasiko da UPV/EHUko … Jarraitu irakurtzen

Aniztasun funtzionala duten Lantegi Batuak-eko 14 pertsonak praktikak egiten ari dira italia eta finlandiako enpresetan

2018 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

K1 Erasmus Plus programaren barruan kokatutako nazioarteko praktikak dira eta profesionaltasun ziurtagiria lortu duten adimen-urritasuna duten pertsonek Europan egingo dituzten lehenak dira. Italiako prestakuntza Riminin egiten ari da, 2018ko urtarrilaren 11 eta otsailaren 7a bitartean, metalaren sektoreko 4 enpresatan (Italmec, Amaducci Meccanica, Sigom eta Tecnallmec). Zehazki, 7 pertsona joan dira Italiako hiri horretara -2 emakume … Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako Aldundia Kontratazio Eskuliburua prestatzen ari da, kontratazio etikoan sakontzeko

2018 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

Kontratazio Eskuliburua osatzen ari da Foru Aldundia, irizpideak elkartzeko eta segurtasun juridiko handiagoa izateko xedez, eta, batez ere, eraginkortasuna,  eragimena, gardentasuna eta osotasuna hobetzeko obra, ondasun eta zerbitzuei buruzko kontratazioan. Bi zatitan banatzen da dokumentua, nagusiki. Lehenengo zatian, era askotako gomendioak jasotzen dira, batzuk formal hutsak, baina beste batzuk funtsezkoak direnak, besteak beste: eskaintza baxu … Jarraitu irakurtzen