Albisteak

Argindar faktura murrizteko hainbat neurri aurkeztu ditu Goienerrek

2020 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Covid19ren ondorioz kontsumitzaileek izan ditzaketen larritasun ekonomikoen aurrean, Goiener Taldeak hainbat neurri biltzen dituen dokumentua aurkeztu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioan eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean (CNMC). Argindarraren faktura murriztea eta zatika ordaindu ahal izatea planteatzen dute neurri hauek. Goiener Taldeak, 70 merkaturatzaile independenterekin batera, langabeziak edo/eta jarduera uzteak edo murrizteak eragindako ondorioak arintzeko ohiz … Jarraitu irakurtzen

Etxean internetik ez daukaten haurrei konexioa eskaintzen hasi da Izarkom operadorea

2020 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Etxeratzen lehenengoak izan ziren haur eta gaztetxoak. Internet bidez eskolako lanei jarraipena ematen saiatuko zirela azaldu zuten ikastetxeek. Alabaina, etxe guztietan ez dago interneterako sarbiderik eta hainbat ikasle jokoz kanpo geratu da. Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa ikastetxeekin elkarlanean ari da, ahalik eta prezio baxuenean, hainbat etxetan konexioa izan dezaten. Izarkom kooperatiba duela hiru … Jarraitu irakurtzen

“Palestinako emakume kooperatibistak” hitzaldia atzeratuta

2020 martxoa 13
Kategoriarik gabe

Hurrengo martxoaren 24an Donostiako Carlos Santamaria Zentroan burutu behar zen “Emakumeen erabakia: Palestinar emakumeak” hitzaldia atzeratu da. Bakerako Lankidetza Batzarretik bidali duten mezua hurrengoa da: “Martxoaren 24an Donsotian “Emakumeen Erabakia: Palestinar Emakumeak” hitzaldian parte hartu behar zuten 3 emakumeek bidaian izandako ezusteko baten ondorioz, Bakerako Lankidetza Batzarrea / Asamblea de Cooperación Por la Paz erakundetik … Jarraitu irakurtzen

Bost ikastolak autokontsumoaren aldeko apustua egin dute Goiener Taldearen eskutik

2020 martxoa 13
Kategoriarik gabe

Armentia (Gasteiz), Argia (Tutera), Laskorain (Tolosa), Andra Mari (Etxarri-Aranatz) eta Eleizalde (Bermeo) ikastolek Goiener Taldearen eskuetan jarri dute beren autokontsumoko proiektuak abian jartzeko ardura. Kooperatiben arteko ekimen honen helburua da energia sortzea modu lokal eta banatuan, ardatz nagusia herritarren partaidetza delarik. Ikastola hauek autokontsumoaz baliatuz euren argindarraren faktura murrizteko aukera izango dute, eta, aldi berean, … Jarraitu irakurtzen

Emakume eta euskal kooperatibismoaren inguruko mintegia Deustun

2020 martxoa 13
Kategoriarik gabe

Martxoaren 10ean, “Emakumeak eta euskal kooperatibismoa Europarantz begira: agenda partekatua eraikitzea” izeneko mintegia egin zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Hainbat ikertzaile, aditu eta kooperatibista bildu ziren, euskal kooperatibetan emakumeek duten egoerari buruz eta sektorearen etorkizunean izango duten parte-hartzeari buruz eztabaidatzeko eta esperientziak trukatzeko. Mintegia unibertsitate bereko EDISPe (Garapen Soziala, Ekonomia eta Pertsonentzako Berrikuntza) ikerketa-taldeak eta EUCLIPE … Jarraitu irakurtzen

Hondakinak bereizteko txanpon bat

2020 martxoa 13
Kategoriarik gabe

Iratiko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak (HHS), Nafarroako Foru Komunitatean, 5.500 biztanle baino gutxiagoko landa-eremu batean tokiko moneta bat diseinatu eta ezartzen ari da, irati izenekoa, hondakin-frakzio desberdien, batez ere materia organikoa eta ontziak ez diren plastikoak, eraginkortasunez berreskuratzea sustatzeko, tokiko ekonomian birzirkulatzen gera daitezen. Erakundeak moneta soziala euroarekiko babesten du; beraz, Irati bat euro baten … Jarraitu irakurtzen

Kanpoaldean Komikia aurkeztu dute

2020 martxoa 13
Kategoriarik gabe

REAS Euskadik, Al Borde films eta Amaia Ballesterosekin batera, Kanpoaldean komikia aurkeztu du, merkatu sozialen inguruko istorio interesgarria. Hodeik eta Mariek bulegoa partekatzen dute “Zu bee project” turismoari aplikatutako I+d+i enpresa transnazional eta modernoan. Hauek eraikinaren beheko aldean lan egiten dute, sotoan. Bilboko Erribera auzoa “Uhartea” da gaur egun, City-aren bihotza. Eraikinak distiratsu daude, teknologiak … Jarraitu irakurtzen

Arabako Ekintzailetza Sustatzeko Programa

2020 martxoa 13
Kategoriarik gabe

ASLE enpresa-elkarteak eta Vital Fundazioak, enplegua sortzearekin, kultura ekintzailea sustatzearekin eta autoenpleguarekin duten konpromisoari jarraiki, Lankidetza Hitzarmena berritu dute 2020. urterako, eta “Araban ekintzailetza sustatzeko programa” jarri dute abian. Hiru ekimen biltzen ditu programak: ASLEk, Gasteizko Sail Juridikoaren bidez, laguntza integrala ematen die pertsona ekintzaileei, sozietate bat eratzeko eta abian jartzeko prozesuari arrakastaz aurre egiteko, … Jarraitu irakurtzen