Albisteak

CIRIECen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko VIII. Kongresurako komunikazioak aurkezteko deia

2021 urtarrila 15
Kategoriarik gabe

CIRIEC-Costa Ricak ‘CIRIECen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko VIII. Ikerketa Kongresurako’ gobidapena luzatu du. Aurreikuspenen arabera, 2021eko irailaren 8tik 10era izango da. Kongresu honen helburua izango da akademikoekin, sektore ekintzaileekin eta sektore sozialekin ikerketak partekatzea, hainbat gairi ekarpenak eginez, hala nola ekonomia soziala eta solidarioa Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) esparruan, ekonomia publikoa eta ekonomia soziala, kooperatibak, … Jarraitu irakurtzen

New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du

2021 urtarrila 15
Kategoriarik gabe

Erreportaje luze bat egin du New Yorkeko egunkariak, jakiteko ea nola egin dieten aurre kooperatibek pandemiaren ondorio ekonomikoei. “Euskal kooperatibek kapitalismoaren ertzak leuntzen dituzte. Langileen jabetzakoa negozio talde batek akziodunen interesak menderatzen dituen ekonomien ordezko eredu bat ordezka dezake”. Horrela hasi du New York Times egunkariak abenduaren 29an MONDRAGON Korporazioko kooperatibei eskaini dien erreportaje luzea. Erreportajearen … Jarraitu irakurtzen

2021 Gizarte Ekonomiaren Europako Goi-bilera

2021 urtarrila 15
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiaren Europako Goi-bilera berriro programatu da 2021eko maiatzaren 26 eta 27rako. Europako Batzordeak antolatuta, ekitaldiaren helburua da Europako gizarte-ekonomia indartzea eta garapen ekonomikoari, gizarteratzeari eta trantsizio ekologiko eta digitalei egiten dien ekarpena aprobetxatzea. Europako Batzordeak eta Mannheim hiriak elkarrekin antolatutako hitzaldia da gizarte-ekonomiari buruzko Europako Goi-bilera (#EUSES). Eztabaidek hiru alderdi izango dituzte ardatz: gizarte-ekonomiaren … Jarraitu irakurtzen

“GIZAEKOA. Revista Vasca de Social” 17 alea argitaratu berri da

2020 abendua 18
Kategoriarik gabe

UPV/EHU-ko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (GEZKI) sektorearen inguruko artikulu zientifiko-akademikoak eta laudo eta sententzien iruzkinak jasotzen dituen aldizkariaren azkeneko alea eskuragarri dago, hemen. Aurtengoan berritasun garrantzitsuekin dator aldizkaria, izan ere, batetik izena berritu eta aurrerantzean “GIZAEKOA. Revista Vasca de Economía Social” izango baita. Bestalde, aldizkariaren itxura ere aldatu da, hemendik aurrera artikuluen aurkibide … Jarraitu irakurtzen

24 minutu gako kooperatiboan

2020 abendua 18
Kategoriarik gabe

Mondragon Unibertsitatearen bideo honetan, Zigor Ezpeleta MONDRAGON Unibertsitateko Kudeaketa Sozialeko zuzendariak eta Ainara Udaondo Lanki Ikasketa Kooperatiboen Institutuko zuzendariak, Mondragon Unibertsitateko Kooperatibismo eta Enpresa Kudeaketako Masterraren bultzatzaileak, eredu kooperatiboaren oinarrizko zenbait gairi buruz hitz egingo dute. “Infoxikazioaren”, “likearen” eta “partekatzearen, gero existitzearen” paradigma berri horretan, aurrez aurreko elkarrizketak ia formatu berritzaile gisa berpizten dira agertoki … Jarraitu irakurtzen

“Enplegu Inklusiboan Berritzen” proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia

2020 abendua 18
Kategoriarik gabe

Abenduaren 17an, 10:00etatik 12:30era Gizateak “Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetatik enplegu arruntera igarotzen: metodologia berriak eta itunak” jardunaldia antolatuko zuen online formatuan. Jardunaldiaren bideoa eskuragarri dago (gazteleraz), hemen. Jardunaldi honetan, 2018tik 2020ra bitartean garatutako “Enplegu Inklusiboan Berritzen” proiektuaren emaitzak eta ikaskuntzak aurkeztuko ziren, laneratze-enpresetan ibilbidea amaitzen duten bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako Enplegu Arruntari Laguntzeko Metodologia … Jarraitu irakurtzen

Lehendakariordeak amaiera eman zion enpresaren eredu inklusibo parte-hartzailea bultzatzeko jardunaldiari

2020 abendua 18
Kategoriarik gabe

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu den Idoia Mendiak uste du Euskadik oinarri sendoak dituela ekonomia suspertzeko eta kalitatezko enplegua berreskuratzeko, eta enpresa parte-hartzaileek hierarkizatutako egitura klasikoen alternatiba gisa ematen dituzten errotze-, erantzukidetasun- eta gizarte-konpromisoaren balioen aldeko apustua egiten duela. Mendiak amaiera eman zion pasa den abenduaren 3an Bilbon Lan eta Enplegu Sailak, … Jarraitu irakurtzen

Finantza Etiko eta Jasangarrien Europako 3. txostena aurkeztu da

2020 abendua 18
Kategoriarik gabe

Fiare Banca Eticak “Europako Finantza Etiko eta Jasangarrien 3. txostena” aurkeztu zuen streaming bidez (bideo osoa gazteleraz eskuragarri, hemen), abenduaren 11n. Txosten horren arabera, banku konbentzionalek lortzen dituzten baliabideen %40 soilik bideratzen dute kreditura, eta gainerakoa espekulazio finantzariora. Europako banku etikoek, aldiz, balantzearen 4 eurotik 3 inbertitzen dituzte enpresetan eta autonomoetan; gainerako euroa, berriz, inbertsio … Jarraitu irakurtzen

CIRIECek ekitaldi bat egin zuen Toledon “Social Economy News” Europako aldizkari berria aurkezteko

2020 abendua 18
Kategoriarik gabe

CIRIECek, abenduaren 17an, Toledon, Europako ‘Social Economy News’ buletin berria aurkezteko ekitaldi handia egin zuen. Lehen zenbakia milaka interesdunen posta elektronikoetara iristear dago. Ekitaldi berean, ‘CIRIEC-España, Revista de Economía Pública, Social y Cooperativa’ aldizkariaren 100 ale egin ziren, eta Ekonomia Sozialeko Ikertzaileen Direktorioa aurkeztu zen. Europako ‘Social Economy News’ buletina Bernard Thiryk, CIRIEC-Internacionaleko zuzendariak, José … Jarraitu irakurtzen