Laneko Sailburu ordea ASLErekin bildu zen sailak lan eta formazio arloetako politika aktiboen inguruan dituen lerro nagusiak azaltzeko, zeintzuen artean elkarteak ere parte hartzen duen, Lanbideren bitartez.
Honi jarraiki, Marcos Murok lan ildo horiek 2017 – 2020 Lan eta Suspertze Ekonomikoa Programa Markoaren barnean kokatu zituen. Arreta berezia jarri zuten ekintzailetzaren garapenean, iniziatiba berriak sortzeko formula bezala. Honekin batera, baita Europako Gizarte Funtsaren programa baten bidez ASLEk gazteen lanaren alde egiten duen lan ildoan ere.
Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak adierazi zuenez, bilerak bigarren lan jardunaldi bat izango du, Programa Markoaren baitan proposamen zehatzetan sakontzeko besteak beste. Informazio gehiago (gazteleraz), hemen.
Iturria: ASLE