GEEBek urtero egiten duen Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostena argitaratu berri du. Bertan Gizarte Ekonomiako erakunde ezberdinen inguruko azterketa sozio-ekonomikoa aurkezten da, 2012 eta 2015 epealdia kontuan harturik. Aurreko urteetan bezala, Kooperatiben, Lan Sozietateen, Enplegu Zentro Berezien, Gizarteratze Enpresen, Eraldaketarako Nekazal Elkarteen, Arrantzale Kofradien, Elkarte eta Fundazioen, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen, Kreditu Kooperatiben eta Elkarrekiko Berme Elkarteen inguruko datuak aurkeztu eta aztertzen dira. Gainera, aurreko Txostenen aldean zenbait berrikuntza egin dira.
Txostenari jarraituz, zenbait ondorio esanguratsu aipatu daitezke, pasa den 2015 urteari buruz:
– Gizarte Ekonomiako erakundeen zenbatekoak gora egin du 2015 urtean eta hauek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde totalengan duten pisua areagotu dute, izan ere, EAEko erakundeen kopuruak, orokorrean, behera egin du.
– Kopuruagatik garrantzitsuenak diren Euskal Gizarte Ekonomiako erakundeek (kooperatibak, lan sozietateak, enplegu zentro bereziak eta gizarteratze enpresak) enpleguaren hazkundea ezagutu dute azterturiko azken urtean, EAEko enplegu totalak epe berean izan duen %0,65eko enplegu galeraren aurrean.
Txosten osoa GEEBeko web orrian eskuragarri dago, non erakunde bakoitzak izan duen azkenaldiko bilakaeraren azterketa zehatz eta sakona aurki daitekeen, sektorearen egoera eta joerak ezagutzeko baliagarri.
Gizarte Ekonomiaren Urteko Egoera Txostenera zuzenean joateko, egin klik hemen.
Iturria: GEEB