GEZKIren Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterra abiatu da

2026 urria 29 | Kategoriarik gabe

2026ko irailaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Gipuzkoako Atala) Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterraren 14. edizioaren inaugurazioa hartu zuen. Masterra erreferentziazko programa da kooperatibismoaren, ekonomia sozialaren eta lurralde-garapenaren arloko prestakuntza espezializatuan.

Ekitaldian masterreko ikasle berriak bildu ziren, baita erakunde eta unibertsitate arloko ordezkariak ere. Irekiera ekitaldian parte hartu zuten Aitziber Etxezarretak, EHUko GEZKI Institutuko zuzendariak; Aitziber Lertxundik, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoako Atala) koordinatzaile eta dekanordeak; eta Jokin Diazek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendariak.

Hasierako hitzaldia Miguel De La Fuente Cosgayak eskaini zuen. Bertan, «Euskal Kooperatiba Mugimenduaren sozio-historia: kooperatibismoaren ziklo berri bat Euskal Herrian» izeneko doktorego-ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztu zituen. Hitzaldiak euskal kooperatibismoaren bilakaera historikoa eta gaur egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean dituen erronkak aztertu zituen.

Ikerketa honako esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.gezki.eus/pdfs/a4f8f65b35.pdf

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterrari buruzko informazio gehiago: https://www.gezki.eus/es/master.php