EkoSoziLabek bere aurrerapenak aurkeztu ditu 2026ko Euskampus Bordeaux Egunean.

2026 urria 28 | Kategoriarik gabe

EkoSoziLab, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugaz Gaindiko Laborategia, joan den urriaren 15ean parte hartu zuen Euskampus Bordeaux Eguna 2026 ekitaldian, Irungo FICOBA erakustazokan. Aurkezpena EHUko GEZKI Institutuko Aitziber Etxezarreta Etxarrik eta Bordeauxko Unibertsitateko Centre Émile Durkhaimeko Xabier Itçainak egin zuten, eta mugaz gaindiko lankidetza akademiko eta ikertzaileko ekimen honen aurrerapen eta emaitza nagusiak aurkeztu zituzten.

EkoSoziLab, Euskampusen LTC Incubator programaren barruan 2024 eta 2026 artean garatua, mugaren bi aldeetako 15 ikertzaile baino gehiagoren parte-hartzearekin gauzatu da, GEZKI Institutuko kideen inplikazio nabarmenarekin. Proiektuak ekonomia sozial eta solidarioaren eta haren lurralde-dinamikaren inguruko ikertzaile-komunitatea sendotzen lagundu du, lehendik zeuden lankidetza akademikoak indartuz eta ikerketa-ildo partekatu berriak sustatuz. Emaitzen artean nabarmentzekoak dira mugaz gaindiko lurraldeko ekonomia sozial eta solidarioko esperientziei buruzko ezagutzan egindako aurrerapenak eta ikerketen nazioarteko zabalkundea, besteak beste, SASE 2026 nazioarteko konferentzian aurkeztuak.

Euskampus Bordeaux Eguna ekitaldian parte hartzeak EkoSoziLab proiektuaren ibilbidea eta etorkizuneko aukerak balioan jartzeko aukera eman zuen, bereziki landa-lanean sakontzeari, ikertzaile-komunitatea sendotzeari eta ezagutza partekatua sortzeari dagokienez. Esperientziak agerian uzten du mugaz gaindiko unibertsitate-lankidetzak ekonomia sozial eta solidarioaren ikerketa, berrikuntza soziala eta lurralde-garapena sustatzeko duen ahalmena.