Pasa den irailaren 30ean, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren irekiera ekitaldian, MALAGES sariak eman ziren: lehen saria Libe Bastidarentzat eta bigarren saria Mariana Garciarentzat.
MALAGES sariak (Master Lanen GEZKI Sariak) UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin eta Zuzenbide Kooperatiboarekin lotutako Master Amaierako Lanaren garapena sustatu eta bultzatzeko helburuarekin sortu dira.
GEZKIk, UPV/EHUko Zuzenbide Kooperatiboaren eta Gizarte Ekonomiaren Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzaren finantzaketarekin, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Masterreko ikasle egresatuei zuzendutako sari hauek bultzatzen ditu, norgehiagokaren eta gardentasunaren printzipioaren arabera.
Lehen saria “ESS gazteen lanaren iturri gisa. Libe Bastidak egindako “Lan munduan dauden ikasleen ikuspegiaren azterketa bat Gipuzkoan”.
Ikerketa-lan horren helburua izan zen aztertzea gazteek zer behar dituzten beren etorkizuneko lanari dagokionez, hori baita balioesten eta kontuan hartzen dutena, eta ikustea, bestalde, Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresek erantzuten ahal dieten identifikatzen diren alderdi horiei.
Lanaren kontzeptua eta lanaren zentzua oso zabalak direnez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Think Tank-ean garatutako “Lanaren Zentzua” txostena landu zen. Hortik, pertsona baten lanaren zentzuan eragin dezaketen 5 palanka/alderdi atera ziren: oinarrizko baldintzak, autonomia, harremanak, gaitasunen garapena eta helburu bat izatea.
Erreferentziazko 5 palanka horiek edukita, eta beste bi gehituta, hau da, bazkidea izatea eta ekintzailetza kolektiboa, IMHko (lanbide heziketako zentroa) erdi-mailako eta goi-mailako ikasleekin dinamika batzuk egin ziren, ASLEren (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea) eskutik, GFAko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzatu eta sustatutako proiektu batean. Dinamika horietan 55 lagunek parte hartu zuten guztira.
Gainera, gizarte-ekonomiako enpresetako, lan-sozietate bateko eta kooperatiba bateko bi langile eta bazkide elkarrizketatu ziren, ulertzeko nola hautematen dituzten haiek beren eguneroko lanean identifikatutako 5 palankak. Horrek aukera ematen zuen, nolabait, praktikan ulertzeko enpresa horiek duten funtzionamendua eta pertsona horiek enpresako bazkide eta langile gisa duten pertzepzioa.
Bigarren saria Mariana Garciak idatzitako “Emakumeen ahalduntzea Ekonomia Solidarioaren eremuan: REAS Euskadiren kasua” lanari eman zitzaion.
Iturria: OVES/GEEB