Donostiako Zuzenbide Kooperatiboko IV. Nazioarteko Foroa dela eta, “Kooperatiben Euskal Legea Nazioarteko Zuzenbide Kooperatiboaren testuinguruan” liburua aurkeztu zen, Aitor Bengoetxeak, Aingeru Ruizek eta Itziar Villafañezek zuzendua. Hainbat adituk parte hartu dute liburu horretan.
Lanaren lehen zatian, arlo horretako adituek zuzenbide kooperatiboa aztertzen dute nazioarteko ikuspegitik, kontinente guztien bitartez. Kapitulu honetan parte hartu dute Hagen Henry, Dante Crrecepción, Wily Tadjudje, Akira Kurimoto, Ann Apps eta Aitor Bengoetxeak. Ondoren, kooperatiben euskal lege berria aztertzen da, ikuspegi desberdinetatik, hala nola, akademikoa, instituzionala eta sektorekoa; Itziar Villafañez, Elena Pérez eta Martin Rekaldek hartu dute parte. Azkenik, Satiago Merinok Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak lege berriaren argitan duen zeregina erakusten du. Gainera, liburuaren hitzaurrea Patxi Olabarriak egin du, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren lehendakariak.
Lan honen helburua da 2021eko urriaren 1ean Donostian izan zen Zuzenbide Kooperatiboari buruzko jardunaldi akademikoan hainbat adituk azaldu zituzten ideiak, ezagutzak eta proposamenak jasotzea. Liburu honetako egileek hartu zuten parte jardunaldian.
EHUko GEZKI Institutuak antolatu zuen eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak finantzatu zuen. Era berean, lan hau GEZKIko kideek (Aingeru Ruiz, Aitor Bengoetxea eta Itziar Villafañez) argitaratu dute eta EKKGk finantzatu du.
Liburu hau euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri.
Iturria: OVES/GEEB