Uztailaren 14an, Donostiako Miramar Jauregian, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak antolatutako “Enpresa Kooperatiboa, atzoko eta gaurko euskal kooperatibismoa ekonomiaren eragile” udako ikastaroa (UIK) egin zen.
Hiru euskal unibertsitateek eta kooperatiben sektoreko pertsonek hartu zuten parte jardunaldian. Patxi Olabarria Kooperatiben Kontseiluko lehendakariak eman zion hasiera ikastaroari. Ondoren, Mondagon Unibertsitateko Igor Ortegak euskal kooperatibismoaren historian zehar ibilaldia egin zuen. Ondoren, Deustuko Unibertsitateko Marta Encisok enpresa kooperatiboaren balioak eta printzipioak aurkeztu zituen.
Jardunaldiaren bigarren zatian, Aitziber Etxezarretak, GEZKIko zuzendariak, “Kooperatibismoaren etorkizuneko erronkak” mahai-ingurua moderatu zuen. Bertan parte hartu zuten Patxi Olabarriak, Konfekoopeko lehendakaria den Rosa Lavínek eta Lankiko Zuzendaria den Ainara Udaondok.
Azkenik, kooperatiben eredu berriak aurkeztu ziren. Plataforma-kooperatibak, Eraman Kooperatibaren eskutik; erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatibak, Bizikoop-en eskutik; eta Ekiolak aurkeztutako energia-kooperatibak.
Ikastaroa publiko orokorrari zuzenduta zegoen, eta helburu nagusiak honako hauek izan ziren: Euskal kooperatiba-mugimendua xehetasunez ezagutzea, enpresa-eredua balioekin eta printzipioekin ezagutzea, eta Euskadiko kooperatiba-sektoreak eta enpresa kooperatiboa empresa egiteko beste modu bat bezala ezagutzea.
Iturria: UIK