Ekonomia Solidarioari buruzko Master Amaierako Lanen Unibertsitate Lehiaketa

30 ekaina, 2022 | Kategoriarik gabe

Ekonomia Solidarioaren esparruan ikerketa sustatzeko helburuarekin, eta EKONOPOLOaren (REAS Euskadik, Bilbao Ekintzak eta beste erakunde batzuek bultzatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa) jardueren esparruan, gai horrekin lotutako Master Amaierako Lanen Lehiaketa (MAL) baterako deialdia egiten da.

Lehiaketak, halaber, honako unibertsitate-erakunde hauen laguntza du:
• GEZKI, UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua.
• Hegoa, UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua.
• Lanki, Mondragon Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutua.
• Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutua.

Lehiaketak 600 €-ko lehen saria eta 300 €-ko bigarren eta hirugarren sariak (REAS Euskadiko bazkideen produktu eta zerbitzuetan ordainduko da) emango dizkie ekimenean parte hartzen duten hiru euskal unibertsitateetan 2021ean eta 2022an arrakastaz defendatu diren MAL hautatuei.

Lanak modu elektronikoan bidali beharko dira reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbidera, eta aurkezteko epea 2022ko urriaren 28an amaituko da.


Informazio gehiago hemen

Iturria: REAS Euskadi