Zenbait datu esanguratsu jasotzen dira, hala nola 2018 urtean GIZATEAra atxikituriko Gizarteratze Enpresetan 1.204 langile; horietatik, 777 gizarteratze eta laneratze prozesuan aurkitzen zirela, 22 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izan zutela urte berean eta 7.873,30 euroko urteko itzulkina egin zietela administrazio publikoei gizarteratze-postu bakoitzeko.
2018 Gizarte-txostenean irakurtzen den bezala, 2017an baino bi enpresa gutxiago egonik ere (40; lehen, 42 zeuden), sendotu egin da aurreko bi ekitaldien bilakaera positiboa enpresen adierazle ekonomiko eta sozial nagusietan. Jarraian horietako batzuk laburbiltzen dira:
- Laneratzeko lanpostuen hazkundea 2018an indartu zen, 2017aren aldean % 8,6ko hazkundea izaki, % 13,5ko hazkundea 2016aren aldean, eta % 21ko hazkundea 2015aren aldean.
- Sektoreak sortutako enpleguek ere gora egin dute 2018an, batez ere baz terketa-egoera edo -arriskuan dauden pertsonena: elkartutako lanera-tzeko enpresek 2018an 1.204 pertsona enplegatu zituzten, eta horietatik 777 laneratzeko prozesuan, horrela, 2018a izan da laneratzeko prozesuan dauden pertsona gehien enplegatu diren urtea.
- 2018an, laneratzeko Euskadiko enpresetan ibilbidea amaitu duten pertsonak ohiko enplegura sartzeko tasa egonkorra izan zen: ibilbidea amaitu zuten laneratzeko enplegatuen % 66 ohiko lan-merkatuan sartu da.
- Beraz, laneratzeko enpresak sendotu dira, bazterketa-egoera edo -arriskuan dauden pertsonen kasuan lana aktibatzeko tresna eragingarri modura.
- Salmentak dira Gizateari elkartutako laneratzeko enpresen diru- sarrera iturri nagusia: 2018ko datuen arabera, diru-sarrerak, guztira, 330.382,88 € izan dira, eta, horien % 71 produktu eta salmenten faktu-raziotik etorrita. Azpimarratu nahi genuke, salmenta guztien % 83 bezero pribatuak direla eta % 17 sektore publikoa. Datuok erakusten dute, lane-ratzeko enpresak merkatu pribatuan aritzen direla batez ere, eta administra-zio publikoak kontratatutakoek murritzak izaten jarraitzen dutela, nahiz eta 9/2017 Legeak, azaroaren 8koak, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoak 2018an indarrean sartu, non lege horren 4. Xedapen Gehigarriak betebehar- indarra ezartzen diela herri administrazioei, laneratzeko enpresei gordetzeko zenbait lizitazioren parte-hartzeko ehuneko bat.
Hauek eta datu gehiago, hemen.
Iturria: GIZATEA