Aitor Bengoetxea Alkorta eta Itziar Villafañez Pérez GEZKIko ikerlariek parte hartu zuen otsailak 11 eta 12an, Moshi hirian (Tanzania), 5TH INTERNATIONAL FORUM ON COOPERATIVE LAW topaketan, Moshi Cooperative University-n.
Antolatzaile gisa, hiru erakunde aritu ziren elkarlanean: Moshiko Unibertsitate kooperatiboa, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, eta Ius Cooperativum. Parte hartzaileen artean, nabarmendu daitezke Alphonce Mbuya Moshiko Unibertsitateko irakaslea, antolatzaile nagusi gisa; Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren Zuzenbide ataleko burua eta Ius Cooperativumeko fundatzaileeen artean dagoen Hagen Henry irakaslea; eta Nazioarteko Aliantza Kooperatiboan zuzenbide ataleko Santosh Kumar ikerlaria.
Forumean azpimarratu zenez, Moshiko Unibertsitate kooperatiboa da Afrika osoan ikasketa programan zuzenbide kooperatiboa derrigorrezko gai bezala duen bakarra.
Foruma oso emankorra izan zen, herrialde eta kontinente desberdinetako iuskooperatibisten ekarpenekin: besteak beste Tanzania, Nigeria, Kanada, Israel, Txile, Italia, Espainia, Polonia, Irlanda, edota Grezia.
Euskal Herritik, GEZKIren izenean Itziar Villafañez Perezek online parte hartu zuen, eta Aitor Bengoetxea Alkortak presentzialki Tanzanian. Itziar Villafañez Perezek bi Komunikazio aurkeztu zituen:
- “Legislation as an instrument for equality of women and men in cooperatives: reflections and proposals”, Amalia Rodriguez eta Maria Jose Senent-ekin.
- “Funds for co-operative education and promotion as an instrument of sustainability. Analysis from the perspective of Basque legislation”.
Aitor Bengoetxea Alkortak “Public Services Cooperatives in Basque Country” komunikazioa aurkeztu zuen.
Oro har, oso balorazio positiboa merezi du Moshin egindako 5TH INTERNATIONAL FORUM ON COOPERATIVE LAW topaketak, elkartruke akademikoengatik, harreman pertsonalengatik, eta etorkizunera begira irekitzen dituen elkarlanerako aukerengatik.