Zuzenbide Kooperatiboari buruzko 4. Nazioarteko Foroaren Antolakuntza Batzordeak interesdunen esku jarri ditu Kongresuan aurkeztutako komunikazioen aktak.
Zuzenbide Kooperatiboaren IV. Nazioarteko Foroa GEZKIren (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua / Instituto de Economía Social y Derecho Cooperativo), Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen (UPV/EHU) eta Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren (ACI) babesarekin antolatu zen.
Ius Cooperativum iuskooperatibisten nazioarteko elkartea da, eta Revista International Journal of Cooperative Law argitaratzen du. Nazioarteko foroak Ius Cooperativumek antolatzen ditu 2016tik, eta bi urtean behin biltzen dira. Foroetan, mundu mailako zuzenbide kooperatiboan eta hainbat herrialde eta kontinentetako zuzenbide kooperatiboan interesa duten legelariak biltzen dira.
Foroaren gaia honakoa izan zen: “Kooperatiben arteko lankidetza-printzipioa: iraganaren edo etorkizunaren hasiera?”. Foroak legelarien, kooperatiben eta erakundeen arteko eztabaida eta elkar aberasteko eremua izan nahi zuen, eta, aldi berean, tokiko, nazioko eta nazioarteko sareak indartu.
Aktak hiru hizkuntzatan kontsulta daitezke: Gazteleraz, Euskaraz eta Ingelesez.
Ingelesezko bertsioa hemen
Euskarazko bertsioa hemen
Gaztelaniazko bertsioa hemen
Iturria: OVES/GEEB