Udako ikastaroa: “Energia Komunitateak eta Ekonomia Soziala: aukerak eta erronkak Euskal Herrian”

31 maiatza, 2022 | Kategoriarik gabe

Ikastaro hau zuzenean eta online egin ahal izango da (zoom bidez).

Energia-komunitateen inguruko hurbilpen ugari eta desberdin aurkitu daitezke eta Europako Batasunak ere Energia-Komunitateen inguruko definizioa bat ere egiten du bere zuzentarauen bidez.

Oraingoz, Europako araudia ez da osoki ezarri Espainiako Estatuko legedian ezta Euskal Herriko legedian. Badirudi Ekonomia Sozialak izan dezakeela zer esana gai honetan, are gehiago dagoeneko badira gurean Ekonomia Sozialeko entitateak protagonista diren Energia-Komunitate ekimenak.

Testuinguru honetan, zeinetan Europako araudia gurera ekartzen den bitartean eta ekimen/esperientziak garatzen ari diren honetan, hausnarketarako eta eztabaidarako garai bereziki egokia da.

Helburuak

Europa mailan energia-komunitateen inguruan garatzen ari den legedia ezagutu eta aztertu.

Lurralde ezberdinetako energia-komunitate esperientziak ezagutu.

Euskal Herrian energia-komunitateen garapenerako aukeren eta erronken inguruko hausnarketa burutu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Informazio gehiago hemen

Online zuzenean

Presenziala

Ekainaren 27an

Iturria: UIK UPV/EHU