Pasa den abenduan ToShare Begiratokia jaio zen UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean. Honetan partaide izango dira Gezki eta Hegoa Institutuak eta Parte Hartuz ikerketa taldea.
Behatokiaren helburu nagusia aberastasunaren bidezko banaketaren arloan jakintza sortzeko aukera emango duten ikerketak sustatzea da, gero jakintza hori, erakunde publikoen eta pribatuen sare baten laguntzaz, gizarteari helarazteko, dauden aukeren gainean sentsibilizatu eta prestakuntza jaso dezan gizarte ongizatea indartzeari begira.
Horrela, ekarpen bat egin nahi dute politika publikoetan gehiago parte hartuko duten herritar kritikoak sor daitezen, horrek ekarriko baitu demokrazia indartzea eta erakundeek nahiz gobernuek aberastasuna modu zuzenago batean banatzeari ekitea, gizarte babes sistema egoki bat lortzeko. Horrela, aurrerapen esanguratsua lortuko da ere Giza Eskubideen nazioarteko konpromisoen betetze mailan eta Garapen Jasangarrirako Helburuen lorpenean.
Lan ildo nagusiak ikerkuntza, formazioa eta dibulgazioa izango dira. Horien arten, azpimarratu behar dira ikerketa lerro ezberdinen sustapena, tailer eta ikastaroetan parte hartzea, dibulgaziorako webgune eta newsletter bat sortzea, eta beste erakunde behatokiekin kolaborazioa, hauen artean aurkitzen delarik OVES/GEEB.
Azkenik, aipatzekoa da ToShare Behatokiaren ateak zabalik daudela honetan interesa duten guztiontzat.
Iturria: ToShare Behatokia